Katarine Zalian-Manukian

politikari armeniarra

Katarine Zalian-Manukian, jaiotzez Zalian, (armenieraz: Կատարինե Զալյան-Մանուկյան; XIX. mendea – Mosku, 1965) armeniar erizain eta politikaria izan zen, Armeniako Errepublika Demokratikoko lehen hiru emakume diputatuetako bat.

Katarine Zalian-Manukian

Armeniako Biltzar Nazionaleko kidea

1919ko ekainaren 23a - 1920
Bizitza
JaiotzaXIX. mendea
HerrialdeaArmeniako Errepublika Demokratikoa
 Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Talde etnikoaArmeniarra
HeriotzaMosku, 1965 ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Aram Manukian  (1917 -
Hezkuntza
Hizkuntzakarmeniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, erizaina eta medikua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Armenian Revolutionary Federation (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Erizain moduan trebatu ondoren, hainbat umezurtztegitan lan egin zuen. 1917an, Erevanen, Aram Manukian politikariarekin ezkondu zen, umezurtztegietako batean ezagutu zuena[1]. 1918an alaba bat izan zuten, Seda, eta 1919ko urtarrilean, alabak lau hilabete zituela, Aram Manukian tifusak jota hil zen[2][1][3]. «Amak umezurztegietan ematen zuen denbora guztia, eta aita beti lanpetuta zegoen. Ziurrenik ez zuten inoiz lortu familia-bizitza normal bat egitea», idatzi zuen Seda Manukianek[1].

1919ko hauteskundeetan, Katarine Zalian-Manukian, Armeniako Iraultza Federazioa alderdiko kide zela, Armeniako Errepublikako parlamenturako hautatu zuten[4]. Hiru emakume diputatuetako bat bihurtu zen, Berjouhi Bardizbanian-Parseghian eta Varvara Sahakianekin batera[2]. Osasun batzordean lan egin zuen[3] eta Armenia irentsi zuen epidemia garaian umezurtz eta errefuxiatuei lagundu zien[5].

1920an, Armenia boltxebikeen kontrolpean geratu zenean, Katarine Zalian-Manukian Krasnodarrera joan zen senarraren familiarekin bizitzera jazarpen politikoaren ondorioz[2][4]. Zazpi urte geroago Armeniara itzuli zen, han osasun-langileak behar zirelako, eta bertan aritu zen 1937ra arte[4]. Moskun hil zen 1965ean[3].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Errusieraz) Даниелян, Нелли. «Несчастливый мандат: трагическая судьба первых женщин-депутатов армянского парламента» Armenia Sputnik 2018-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  2. a b c (Ingelesez) «The women MPs of the First Republic of Armenia» Armenians Today 2015-05-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-06-29) (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  3. a b c (Errusieraz) «Женщины в парламенте Первой Республики Армения» Вне Строк 2020-02-04 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  4. a b c (Errusieraz) «Он вдохнул в сердца людей веру в победу. Армянский революционер Арам Манукян. Минутка Истории» Radio Van 2019-05-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  5. (Errusieraz) Шухян, Рубен. «"Живые призраки старого Еревана": улица Арама 9» Рамблер/новости 2017-03-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).

Kanpo estekak aldatu