Katangako lehoi
Katangako lehoia edo Angolako lehoia (Panthera leo bleyenberghi) Afrikako erdialdetik hegoalderaino banatuta dagoen lehoi azpiespezie bat da.
Katangako lehoi | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae |
Generoa | Panthera |
Espeziea | Panthera leo |
Azpiespeziea | Panthera leo bleyenberghi Lönnberg, 1914 |
Kongoko errepublika demokratikoko hegoaldetik (Katangako eskualdetik, hortik datorkio izena), Angola, Zanbia, Zinbabue, Namibia (Etosha parke nazionala) eta Botsuanatik (Okavangoko Delta. Zonalde honetako lehoiak bufaloak ehizatzen trebatu dira) zabaltzen da bere lur-eremua.
Azpiespezie honetako batezbesteko tamaina arrentzat 276 cm luze, 113 cm garai eta 202 kg pisukoa da, 242 kiloko aparteko arrekin topatu diren arren. Emeak %30-35 artean txikiagoak dira.
Erreferentziak aldatu
- (Ingelesez) IUCN: Galzorian diren espezieen zerrenda gorria.