Kataluniako Generalitateko Politika Digitaletarako eta Lurralde-Kontseilaritza

Kataluniako Generalitateko Politika Digitaletarako eta Lurralde-Kontseilaritza (Departament de Polítiques Digitals i Territori, ofizialki eta katalanez), 2021-2025 arteko Kataluniako Gobernuaren kontseilaritzetako bat da, 2021eko maiatzaren 26an sortua, eta Torra Gobernuaren Lurralde- eta Iraunkortasun-Kontseilaritzaren eta Politika Digitaletarako eta Administrazio Publikorako Kontseilaritzaren konpetentziak batuz sortuz.[1] Egungo kontseilaria Jordi Puigneró i Ferrer da, aldi berean, Kataluniako Generalitatearen Lehendakariordea dena.[2]

Politika Digitaletarako eta Lurralde-Kontseilaritza
Kataluniako Gobernua
Orain karguan
TitularrakJordi Puigneró i Ferrer
Hasiera2021eko maiatzaren 26a
Karguduna
ErakundeaKataluniako Gobernua
IzendatuaKataluniako Gobernuko lehendakaria
KargualdiaLau urte
EgoitzaKataluniako Generalitatearen Jauregia
Sorrera2021eko maiatzaren 26a
TrataeraHonorable
Herrialdea Katalunia

Kontseilaritzaren funtzioak aldatu

21/2021 Dekretuaren arabera,[1] hurrengoak dira kontseilaritza honen funtzioak, politika digitalen, infraestruktura- eta hiri-agentziaren testuinguruan:

  1. Kataluniako telekomunikazioaren eta gizarte digitalaren gestioa;
  2. Identitate zein konfidantza digitalerako politiken ezarpena, bai eta ziberseguritate- eta identifikazio elektronikorako politiken ezarpena;
  3. Mobil-teknologien, datu masiboen eta hiri intelijenteekin erlazionatutako teknologia-sektoreen berrikuntza-politikak sortu eta ezartzea;
  4. Lurzoru-politikak, infraestrukturak eta obra publikoak sortu, erregulatu eta gestionatzea, bai eta errepideak, trenbide-sarea, portuak eta aireportuak gestionatzea;
  5. Mugikortasun- eta garraio-arautegia ezartzea, bai eta mendi- zein kosta-politikak garatzea;
  6. Generalitateko Gobernuaren lurralde-delegazioen zuzendaritzatzea, herritarron atentzioa eta Administrazio-programa eta -zerbitzuen informazio-helaraztea barne, bai eta informazio-sistemen zuzendaritza eta koordinazioa.

Era berean, Alt Pirineu eta Araneko Promoziorako eta Garapenerako Institutua (IDAPA, katalanez) kontseilaritza honenpean geratzen da.

Kontseilari-zerrenda aldatu

# Legegintzaldia Izena Agintaldi-hasiera Agintaldi-amaiera Alderdi edo koalizio politikoa
Lurralde-Politikarako eta Obra Publikoen Kontseilaritza (Departament de Política Territorial i Obres Públiques; 1977-2010)
- Behin-behinekoa
 
Narcís Serra i Serra 1977ko abenduak 5 1979ko martxoak 22 Kataluniako Sozialisten Alderdia
-   Lluís Armet i Coma 1979ko martxoak 22 1980ko maiatzak 8
- I   Josep Maria Cullell i Nadal 1980ko maiatzak 8 1983ko ekainak 14 Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa[oh 1]
-
 
Xavier Bigatà i Ribé 1983ko ekainak 14 1988ko uztailak 4
II
- III
 
Joaquim Molins i Amat 1988ko uztailak 4 1993ko apirilak 29
IV
-   Josep Maria Cullell i Nadal 1993ko apirilak 29 1994ko azaroak 18
-   Jaume Roma i Rodríguez 1994ko azaroak 18 1995ko ekainak 15
-
 
Artur Mas i Gavarró 1995ko ekainak 15 1997ko uztailak 30
V
-
 
Pere Macias i Arau 1997ko uztailak 30 2001eko azaroak 20
VI
-
 
Felip Puig i Godes 2001eko azaroak 20 2003ko abenduak 16
- VII
 
Joaquim Nadal i Farreras 2003ko abenduak 16 2010eko abenduak 29 Kataluniako Sozialisten Alderdia
VIII
Lurralde- eta Iraunkortasun-Kontseilaritza (Departament de Territori i Sostenibilitat; 2010-2021)
- IX
 
Lluís Miquel Recoder i Miralles[oh 1] 2010eko abenduak 29 2012ko abenduak 27 Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa
- X
 
Santi Vila i Vicente[oh 1] 2012ko abenduak 27 2016ko urtarrilak 14
- XI
 
Josep Rull i Andreu[oh 2][oh 3] 2016ko urtarrilak 14 2017ko urriak 27[oh 4]
Kataluniako Europar Alderdi Demokrata
- XII
 
Damià Calvet i Valera[oh 5] 2018ko maiatzak 29 2021eko maiatzak 26
Politika Digitaletarako eta Lurralde-Kontseilaritza (Departament de Polítiques Digitals i Territori; 2021-)
1 XIII
 
Jordi Puigneró i Ferrer 2021eko maiatzak 26 Karguan Junts per Catalunya

Oharrak aldatu

  1. a b c Konbergentzia eta Batasunaren proposamenez
  2. Junts pel Sí-ren proposamenez
  3. Junts per Catalunya-k proposaturikoa XII. Legegintzaldirako, baina ez zen DOGCan publikatzera ailegatu
  4. Espainiako 1978ko konstituzioko 155. artikuluaren aplikazioaren ondorioz boterez kendutakoa
  5. Junts per Catalunya-ren proposamenez

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu