Katalina Borboikoa (Paris, 1559ko otsailaren 7aNancy, 1604ko otsailaren 13a) Nafarroako Erresumako infanta izan zen. Aita Antonio I.a Nafarroakoa Vendômeko dukea eta ama Joana III.a Nafarroakoa erregina zituen[1].

Katalina Borboikoa

erregeorde

Bizitza
JaiotzaParis1559ko otsailaren 7a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNancy eta Palace of the Dukes of Lorraine (en) Itzuli1604ko otsailaren 13a (45 urte)
Familia
AitaAntonio I.a Nafarroakoa
AmaJoana III.a Nafarroakoa
Ezkontidea(k)Henry II, Duke of Lorraine (en) Itzuli  (1599 -
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Bourbon in France (en) Itzuli
Borboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
okzitaniera
latina
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKalbinismoa

Biografia aldatu

Henrike III.a Nafarroakoa anai nagusia zuen eta bere izenean Biarnon erregeorde moduan 1582 eta 1592 artean aritu zen[2]. Anaia Henrike IV.a Frantziakoa bilakatu zenean, Labrit eta Armañaceko dukesa izendatu zuten. Protestante ortodoxoa, anaiaren Biltzarrean izan zen non hugonoteek Nanteseko Ediktua onar zezaten lan egin zuen.

Henrike III.ak eta Karlos III.a Lorrenakoak Saint-Germain-en-Layeko Bakean Katalina eta Henrike II.a Lorrenakoaren (1563 – 1624) arteko ezkontza adostu zuten. 1598ko uztailaren 13an ezkontza sinatu arren, Katalina katolizismora aldatzeko uko egin eta ez zuten egin[3].

Klemente VIII.ari dispentsa eskatu arren, honek abenduaren 29an ukatu eta Henrike Reimseko artzapezpikuari eskatu zion. Azkenean 1599ko urtarrilaren 31n Saint-Germain-en-Layen ezkontza egin zuten. Katalina 5 urte geroago hil zen seme-alabarik gabe[4].

Erreferentziak aldatu

  1. Catherine of Bourbon. in: Women in World History. 3, 536 or..
  2. Prévost, M.. (1956). Catherine de Bourbon. in: Dictionnaire de Biographie française. 7, 1414–1415 or..
  3. Tucoo-Chala, Pierre. (2003). Catherine de Bourbon. Une calviniste exemplaire. Atlantica, 328 or..
  4. Ritter, Raymond. (1985). La sœur d'Henri IV, Catherine de Bourbon (1559-1604). 2 Paris: Jean Touzot, 640 eta 603 or..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.