Katalan Aliantza

Kataluniako alderdi eskuindar independentista

Katalan Aliantza (katalanez: Aliança Catalana) eskuin muturreko alderdi politiko katalan independentista da, 2020an Ripollen sortua. Katalan enpresak babestearen, erlijioa eta Estatua bereiztearen eta merkatu-ekonomiaren aldekoa da. Alderdia Katalunian espainiera hautazko irakasagai izatea aldarrikatzen du, immigrazioa gogorki arbuiatzen du, eta Mendebaldeko balioen alde eta islamaren aurka agertzen da. Hori dela-eta, alderdia hispanofobo, xenofobo eta islamofobotzat hartzen da.

Katalan Aliantza
Datuak
Izen laburraAC
MotaKataluniako alderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
Ideologiakatalanismoa, Immigrazioaren arbuioa, Antiespainolismoa, Protekzionismoa, justizia soziala, Kontserbadurismo nazionalista, Euroeszeptizismoa eta kristautasuna
Kokapen politikoakontserbatismo eta eskuin politiko
Jarduera

Ripolleko udala
6 / 17
Agintea
LehendakariaSilvia Orriols
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2020ko urriaren 28a
SorlekuaRipoll
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: CatalunyaAC Twitter: CatalunyaAC Instagram: catalunyaac Telegram: catalunyaac Youtube: UCeduonJCGsWpOyhnj3onYEg Edit the value on Wikidata

Aliantza nagusiki Ripolleko Kataluniako Fronte Nazionaleko kide ohiek eratu zuten, Silvia Orriols buru, FNCk aldarrikapen nazionalistak eta immigrazioaren aurkakoak leuntzea eskatu ei zielako.