Kass Morgan edo Mallory Kass (Brooklyn, New York, 1984ko uztailaren 21a) Zientzia-fikziozko liburuen edo nobelen idazlea eta editorea da. “The Hundred” liburuagatik ezaguna.

Kass Morgan

Bizitza
JaiotzaNew York1984ko uztailaren 21a (39 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaBrown Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakliterary editor (en) Itzuli, eleberrigilea, zientzia-fikzio idazlea, idazlea eta editore-laguntzailea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Kass Morgan

IMDB: nm0440790 Twitter: kassmorganbooks Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Mallory Kass 1984. urteko uztailaren 21ean jaio zen, (Brooklyn, Ameriketan). Hau da, 38 urte ditu gaur egun.

Bere aita Sam Henry Kass da eta ama Marcia Bloom deitzen da, neba bat ere badauka; Petey Kass izenekoa. Kass-ek ingelesa eta historia ikasi zituen Brown eta Oxford unibertsitateetan. Morgan-ek unibertsitatea amaitu ondoren, editore munduan hasi zen lanean. Hasieran nobelak editatzen zituen baiana gero, liburu bat idaztea erabaki zuen; The Hundred, bere lehen nobela izan zen. Bera, zientzia-fikziozko nobelen jarraitzailea da, beraz, “The Hundred” zientzia-fikziozko liburua da.[1]

Daily Double-ko lehiaketa aldatu

Daily Double izeneko telesail batean ere aurkeztu zen. Kassek dioenez, saioaz aspaldi gozatzen duen arren, ez zuen beti bere burua lehiakide gisa imajinatu. Ez zuen telebistarik izan New Yorken bizi izan zen lehen hamarkadan, baina Jeopardyren zale handi batekin irteten hasi zenean, dena aldatu zen. Biak elkartu ziren programa elkarrekin ikusteko. "Nahiko ona izaten hasi nintzen", dio berak. 2019an lineako sarrera-proba egiteko saiakera batek porrotarekin topo egin zuen, baina iaz berriro saiatu zenean, berriro deitu zuten proba txanda gehigarrietarako. "Aurtengo otsailaren hasieran jaso nuen albiste ofiziala", esan zuen. "Oso profesionala izan nintzen telefonoz, gero eskegi  eta zorion dantzan hasi nintzen".[2]

Liburuak aldatu

The Hundred aldatu

The Hundred izeneko nobela, zientzia- fikziozko nobela bat da, batez ere, gazte literaturari eskeinita dago. Serie hau, 4 atalez osatuta dago; The Hundred, Día 21, vuelta a la tierra eta rebelión. Lehen nobela aipatzen den moduan, The Hundred izan zen. The hundred nobela, 2013.urteko irailak 3an argitaratu zen. Little, Brown books for young readers-en eskutik.[3]

Día 21, 2014.urteko irailak 25-ean argitaratu zen, hirugarren nobela; vuelta a la tierra 2015.urteko otsailak 26-an argitaratu zen, azkenik, Rebelión, 2016.urteko abenduak 6-an kaleratu zen. Espainian, lehenengo bi liburuak Alfaguararen eskutik argitaratu ziren eta hirugarren eta laugarren liburuak 2017.urteko amaieran argitaratu ziren. Lehen liburua argitaratu aurretik, Jason Rothenberg, telebista-ekoizleak  istorioa pantailara eraman nahian hasi zen. Telesaila 2014-ko martxoaren 19-an estreinatu zen The CW Network-en, Eliza Taylor, Bob Morley eta Marie Avgeropoulosekin, Clarke Griffin, Bellamy Blake eta Octavia Blake protagonisten rolean.[4]

Día 21 aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. la., Cruz Santos, Ileana Dayamina de. (2011). Propuesta de biblioteca virtual para la ecured. Editorial Universitaria PMC 929038087. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. (Ingelesez) O’Sullivan |, Joanne. «Editor-Author Mallory Kass Makes 'Jeopardy!' Debut» PublishersWeekly.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Libros de KASS MORGAN | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  4. (Gaztelaniaz) «Todos los libros del autor Kass Morgan» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).

Kanpo estekak aldatu