Kashyyyk, Star Wars filmetako unibertsoan agertzen den planeta bat da. Bere agerpenik garrantzitsuena film saga honetako 3. atalean da, Star Wars: Episode III - Revenge of the Sith izenekoa.

Ezaugarriak aldatu

Kashyyyk, klima epeleko toki bezala deskribatzen da, bere azalera, lurzoru arriskutsutik kilometrotara altxatzen diren zuhaitz erraldoiek osatutako oihanez estalia duena. Kontaezin beste espezieren bizilekua dira, horien artean, wookieak, barnealdean eraikitako hirietan eta zuhaitz hauen tontorretan bizi direnak.

Zingira handiak dauden eskualdeak ere baditu.

Wookieek, maniobragarritasun handiko aireko eta uretako ibilgailuak garatu dituzte, Klon Gerratako Kashyyykeko guduan proban jarri zirenak. Garai honetarako, Wookie buruzagi nabarmenetako bat, Tarfful zen, planetaren defentsa antolatu zuena Yoda jenerala eta Chewbacca wookie soldaduarekin. Azkenik, Separatisten Konfederakuntzako gudu droide armadak, garaituak izan ziren.

Inperioaren iritsierarekin, honek, planeta okupatu eta bertako biztanleak esklabo hartu zituen.

Nabooko guduan eta Klon Gerretan, Kashyyyk, Senatu Galaktikoan, Yarua wookieak ordezkatzen zuen.

66 agindua eman zenean Yodak biziraun zuen, baina gudu droideak geldiaraztera bidalia izan zen beste jedi bat, Luminara Unduli hil egin zen.

Kanpo estekak aldatu