Karrantza Zabala
Siglak: KZ
Sorrera: 2007
Buruzagia: Raúl Palacio
Eremua: Karrantza
Egoera: Aktiboa

Karrantza Zabala (KZ) Karrantzako alderdi politikoa da.

Historia aldatu

Karrantza Zabala Karrantza Naturala izeneko plataforma sozial-ekologistaren bilakaera izan zen. Elkartea 2002an jaio zen Ordunteko mendilerroan 44 MWko haize-parke bat eraikitzearen aurka egiteko.

Eusko Jaurlaritzak lanak utzi zituenean, elkartearen euskarria handitu eta 2007an alderdia sortu zuten. 2007ko Udal Hauteskundetan botoen %30a eta hiru zinegotzi[1] (Raúl Palacio, Sergio González eta Jonathan Martínez) lortu zituen, EAJ eta gero udalerriko bigarren alderdia izanik.

Ideologia aldatu

Karrantza Zabalak bere burua mugimendu soziala eta plurala du, Karrantzaren interesak kanpokoak baino babesten dituena. Herri partaidetza bultzatzen du eremu guztietan, beste alderdien gobernuaren portaerak gogorki salatuz[2][3].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu