Karmen Etxalarkoa

Pastorala

Karmen Etxalarkoa Gerardo Mungia Pintxe-k idatzitako pastorala da, 2017ko irailaren 16an eta 17an Etxalarren (Nafarroa Garaia) taularatu zena, herri horretako bizilagunek antzezturik. Azaroaren 5ean, berriz, Elizondon eman zen.[1] Pastoralak Zuberoako tradizioa badira ere, 2017an mugaz bestaldean egin zen Prosper Mériméeren Carmen eleberriaren bertsio hau.

Karmen Etxalarkoa
Jatorria
Argitaratze-data2017
IzenburuaKarmen Etxalarkoa
Ezaugarriak
Genero artistikoapastorala
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
OinarrituaCarmen
LibretistaGerardo Mungia

Ezaugarriak aldatu

Lanak hamazazpi jelkaldi ditu eta euskara batuaz idatzita dago nafarreraren ezaugarri batzuekin. Testua Gerardo Mungiak idatzi zuen. Errejentsa, zuzendaria, Pantxika Urruti izan zen, kantoreen irakaslea Alberto Lasa. Musika egileak Anne Perez de Azpeitia, Aitor Huizi eta Ander Barrenetxea. Obran 150 pertsonak aritu ziren.[2] Karmenen papera Miren Olaetxeak, Basateakoak, egin zuen. Lanak hiru orduko iraupena izan zuen.

Karmen Etxalarkoa aldatu

Meriméek Andaluzian kokatu zuen Carmen eleberria. baina Karmen, jatorriz, nafarra zen. Gerardo Mungia saiatu zen neurri handi batean eleberriaren elementuak zaintzen; aldaketa nagusia eszenatokiaren aldaketa izan zen, Andaluziatik Etxalerrera: "Pastoral honetan saiatu gara berezko historia kontatzen. Prosper-ren idazkia fidelki hartuz. Bakarrik aritzaleenizen zonbait asmatuak direla ohartarazi behar: domingotarren izenak, sigar-egileenak, dragoi edo soldaduenak, saltzaileenak..."[3]

Bibliografia aldatu

  • Gerardo Mungia: Karmen Etxalarkoa pastorala. Etxalar: Altxata Kultur Elkartea, 2017.

Erreferentziak aldatu

  1. Karmen Etxalarkoa Pastorala azaroaren 5ean Elizondon ikusteko aukera izanen da. Tipi-Ttapa, 2017ko azaroak 2, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-8-25).
  2. Elola, Naiara. Jaioterrira itzuliko da Karmen. Berria, 2017ko irailak 16, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-8-25).
  3. Karmen Etxalarkoa pastorala, 12 or.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu