Karmelo Etxegarai

euskal idazlea

Artikulu hau idazle azpeitiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxegarai».

Karmelo Etxegarai Korta (Azpeitia, Gipuzkoa, 1865eko uztailaren 3a - Gernika, Bizkaia, 1925eko azaroaren 4a) idazle eta historialari gipuzkoarra izan zen. Haren lan gehienak gazteleraz idatziak izan arren, hainbat aldizkaritan, hala nola, Euskal-Erria, Euskalzale, Euskal Esnalea eta beste zenbaitetan euskaraz idatzi zuen.

Karmelo Etxegarai

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKarmelo Etxegarai Korta
JaiotzaAzpeitia1865eko uztailaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaGernika-Lumo1925eko azaroaren 4a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Irakaslea(k)Marcelino Menéndez Pelayo
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta historialaria
Enplegatzailea(k)Gipuzkoako Foru Aldundia
KidetzaBizkaiko Monumentuen Batzordea
Euskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza
Historiaren Errege Akademia
Genero artistikoaolerkigintza

Literaturaren Zubitegia: 535

Hegoaldean antolatzen ziren Lore Jokoetan sari ugari irabazi zuen. Bertso jarrietan nabarmendu zen, sorta hauekin esate baterako: Zertako; Euskerazko ipui jator berriak; Markinara (1883); Menditar baten kantua; Abbadia jauna! zuri (1886); Txistulari gaisoa (1888). Lan horietarako batzuetan doinuak ere asmatu zituen.[1]

1911n aldizkari berri baten sortzaileetako bat izan zen, Euskalerriaren Alde, zeina zuzendu zuen Gregorio Muxikak, eta kolabaratzaile nagusi izan ziren, Etxegaraiz gain, Domingo Agirre, Arturo Kpion, eta Julio Urkixo. Euskararen eta euskl kulturaren inguruko ikerketa eta dibulgazioa kobinatzen ziren hartan. Haren euskara jatorra eta zehatza da Aita Villasanteren esanetan, eta lan historikoetan prosa argia etiten saiatu zen.[2]

Bonifazio Etxegarairen anaia zaharra izan zen.

Lanak aldatu

Bilduma aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Karmelo Etxegarai - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  2. Entziklopedia tematikoa, Lur. (2011-07-13). «Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura - XIX. mendea» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).

Kanpo estekak aldatu


 
 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.