Karlstad Suediako hiri bat da; Karlstad udalerriko hiriburua da, baita Värmlandeko konderrikoa eta Värmland probintziakoa ere. Besteak beste, Karlstad elizbarrutiko apezpiku-hiria da. Suediako hemezortzigarren hiririk handiena da. 2010ko erroldaren arabera 61.685 biztane ditu.

Karlstad
Karlstad
urban area in Sweden (en) Itzuli
Aire ikuspegia Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Suedia
ProbintziaVärmland
Izen ofizialaKarlstad
Jatorrizko izenaKarlstad
Posta kodea65X XX
Geografia
Koordenatuak59°23′15″N 13°30′36″E / 59.387471°N 13.50998°E / 59.387471; 13.50998
Map
Azalera30,31 km²
Altuera64 m
Demografia
Biztanleria67.122 (2020ko abenduaren 31)
1.849 (2019)
Dentsitatea2.205,78 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia054
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.karlstad.se/

Geografia aldatu

Vänern lakuaren ipar ertzean dago, Klarälven ibaiaren bokalean, urak lakuan isurtzerakoan eratzen duen deltan. Karlstadek hiri eguzkitsuaren ospea dauka, eta hiriko ikurretariko bat eguzkia da, irribarrez (irudia Lasse Sandbergek diseinatu zuen).

Historia aldatu

Karlstadeko irlatxo batean Bikingoen Aroko Tingvalla izeneko kokalekua zegoen, orain dela 1000 urte baino lehenagokoa.

Hiriko merkataritza-gune izan zen, azoka. Karlos IX.a Suediakoak errege-hiri izendapena eman zion 1584. urteko martxoaren 5ean, baita "Karlstad" izena ere (Karlosen hiria). Horrekin batera, eskualdeko hiriburu izendatu zuen Karlstad, lur-eremu zabala emanez hiriari; are gehiago, Karlstaden erregeak beretzat etxea eraiki zuen, "Kungsgården". 1724-1730 bitartean, leku horretan Karlstadeko katedrala eraiki zuten.

Historian, Karlstaden lau sute handi izan dira; azkena 1865. urteko uztailaren 2an izan zen: bakarrik katedralak eta etxe batzuk iraun zuten zutik. Berreraikitzerakoan plan hipodamiko baten arabera egin zuten, kale zabalekin.

1905. urtean Noruega eta Suedia bereizi zirenean, hitzarmena Karlstaden negoziatu eta sinatu zuten.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Karlstad, 2002-2015, extremes from 1901, precipitation 1961-1990)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 10.2 12.6 20.1 25.8 29.0 32.5 34.0 32.0 25.2 20.0 14.7 11.5 34.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0.2 0.6 5.2 11.5 16.2 20.1 22.6 21.3 16.8 9.9 5.0 1.1 10.8
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.6 -2.3 0.9 6.1 10.9 14.7 17.6 16.5 12.3 6.5 2.5 -1.6 6.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.1 -5.2 -3.3 0.8 5.6 9.4 12.7 11.7 7.7 3.1 0.1 -4.3 2.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -32.5 -36.0 -26.9 -18.4 -5.0 -1.8 3.5 1.0 -5.0 -12.0 -19.9 -28.0 -36.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46.1 32.8 38.8 39.0 43.9 56.3 65.4 76.1 73.0 70.7 72.6 50.7 665.3
Eguzki orduak 47 70 174 220 254 287 265 223 181 103 48 44 1916
Iturria (1): [1]
Iturria (2): [2]

Kirolak aldatu

IF Boltic da hiriko bandy talde arrakastatsua. Munduko Bandy Kopa sei aldiz irabazi du eta Europakoa beste sei aldiz.

Ondasun nabarmenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo estekak aldatu