Karlovačko Kroaziako Karlovac hirian egiten den garagardo marka da, Kroazia guztian eta Bosnia-Herzegovinan oso ezaguna. Garagardo arina da, alkohol kopurua 5'4 gradutakoa baita. 2005ean 4'5 eta 5'5 gradu arteko garagardoen Nazioarteko Sariaren urrezko medaila irabazi zuen (Brewing Industry International Award)

Garagardoaren etiketa.

Karlovačka Pivovara, Nikola Vranyczany Baroiak sortu zuen garagardo lantegia 1854ean. 2003an Heineken konpainiak bereganatu zuen.

Kanpo estekak aldatu