Karlos V. enperadorea txakur batekin

Karlos V.a txakur batekin Tiziano margolariak olioz egindako gorputz osoko erretratua da. Litekeena da Bolonian margotua izana, enperadorea 1532ko abenduaren 13tik 1533ko otsailaren 28ra bitartean egon baitzen bertan. Madrilgo Prado museoan dago margolana, errege-bildumatik jasota.

Karlos V. enperadorea txakur batekin
Jatorria
Sortzailea(k)Tiziano eta Jakob Seisenegger (en) Itzuli
Sorrera-urtea1533 (egutegi gregorianoa)
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura
Dimentsioak194 (altuera) × 112,7 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Deskribapena
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
Jacob Seiseneggerrek egin zuen margolana.

Historia aldatu

Tradizioz, 1532an Jacob Seiseneggerrek Bolonian margotutako Karlos V.aren erretratuaren kopiatzat hartu izan da, enperadorearen anaia Fernandoren enkarguz egina. Kritikari batzuei harridura eragin die Tiziano bezalako maisu batek margolari kaskar baten obra kopiatzeak. Seiseneggerreren lana gaur egun Vienako Kunsthistorisches Museumen gordeta dago. Tizianoren bertsiotik ez dago dokumentazio zaharrik eta ez da ezagutzen enkarguaren inguruko zehaztapenik, nahiz eta beragatik 500 dukat jaso zituela adierazten den.[1]

Margolanaren ezaugarriak aldatu

Tizianok aldaketa sotilak egin zituen, eta Seiseneggerrek lortutakoaren oso bestelako emaitza lortu zuen, enperadorearen irudia estilizatuz, Seiseneggerren lauzadura xehatua alde batera utzi eta zerumugaren lerroa beherago jarriz, aldi berean enperadorea lehen planora ekarriz monumentaltasunean irabazteko espazioaren kalterik gabe, gortina alde batera mugitzean handituta eta hanken arteko espazioa libre utziz. Aurpegia idealizatu ere egin zuen, eta bizitasun handiagoa eman zion jatorrizkoaren prognatismoa murriztu eta betazalak altxatzean, Seiseneggerren bertsioan begi erdiraino erortzen zirenak. Azkenik, eta kolorearen erabilera zehatzagoari esker, bere ereduan existitzen ez ziren ondorio atmosferikoak lortu zituen, alderdi askotan hobetu egin zirenak.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Ferino-Pagden, Sylvia, «La imagen ideal y "natural" del poder: los retratos de Carlos V por Tiziano», Carolus, Toledoko Santa Cruz Museoan egindako erakusketaren katalogoa, 2000-2001, 67-78 or., ISBN 84-95146-45-2 Enlaces externos
  2. Falomir, Miguel (ed.) Tiziano, catálogo de la exposición celebrada en el Museo del Prado, Madril, 2003, ISBN 84-8480-050-4.

Kanpo estekak aldatu