Karl Rahner (Friburgo, Alemania, 1904ko martxoaren 5a - Innsbruck, Austria, 1984ko martxoaren 30a) alemaniar teologo katolikoa izan zen.

Karl Rahner

Bizitza
JaiotzaFriburgo1904ko martxoaren 5a
Herrialdea Alemania
HeriotzaInnsbruck1984ko martxoaren 30a (80 urte)
Hobiratze lekuaJesuitenkirche Innsbruck (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaFriburgoko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)William J. Hoye (en) Itzuli
Alex Stock (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Martin Heidegger
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra, teologoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Munich
Enplegatzailea(k)Municheko Unibertsitatea
Münsterreko Unibertsitatea
Innsbruckeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakErich Przywara (en) Itzuli, Pierre Rousselot (en) Itzuli eta Joseph Maréchal (en) Itzuli
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Discogs: 4058926 Find a Grave: 30100818 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Jesusen Lagundian sartu zen 1922. urtean, eta Innsbrucken teologiako ikasketak egin ondoren, apaiz egin zen (1932). Friburgon filosofiako ikasketak egin zituen Heideggerekin (1934-1936); oso ezagun egin zen 1939. urtean idatzi zuen Geist in Welt ("Izpiritua munduan") tesiari esker.

Bavarian egon zen apaiz Bigarren Mundu Gerra garaian, eta, hura amaitutakoan, teologia irakatsi zuen Pullachen (1945-1948) eta Innsbrucken (1949-1963). Koening kardinalaren aholkulari zen 1961. urtean eta bi urte geroago Vatikanoko II. Kontzilio Ekumenikoko teologo; Paulo VI.a Aita Santuak eratu zuen nazioarteko Teologia Batzordeko kide izan zen.

Eragin handia izan du Rahnerrek gaur egungo teologoengan. Obra nagusiak: Hörer des Wortes (1941, "Hitzaren entzuleak"), Sendung und Gnade (1966, hiru liburuki; "Misioa eta Grazia"), Grundkurs des Glaubens (1976, "Kristau fedearen oinarrizko ikastaroa") eta Die siebenfältige Gabe: über die Sakramente der Kirche (1974).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Rahner