Karin Larissa Herrera Aguilar (Guatemalako Hiria, 1968) kimika biologoa da, katedraduna, politikoa eta soziologoa da.[1]

Karin Herrera

Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1968ko uztailaren 25a (55 urte)
Herrialdea Guatemala
Lehen hizkuntzaGuatemalan Spanish (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea lizentzia : chemical biology (en) Itzuli
Universidad del Valle de Guatemala (en) Itzuli master : environmental studies (en) Itzuli
Salamancako Pontifize Unibertsitatea doktoretza : soziologia, politika zientzia
HizkuntzakGuatemalan Spanish (en) Itzuli
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakchemical biologist (en) Itzuli, unibertsitateko irakaslea, soziologoa, politikaria eta politologoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Movimiento Semilla

Biografia aldatu

Guatemalako San Carlos Unibertsitateko Kimika Zientzien Fakultateko kimikari biologo graduatua da Herrera.[1] Ingurumen-ikasketak egin zituen Universidad del Valle delakoan, eta politika zientzia eta soziologian doktoretza lortu zuen Salamancako Unibertsitate Pontifizioan. Nazioarteko hainbat aitorpen jaso ditu ingurumenaren alde egindako ibilbideagatik.[1][2]

Guatemalako San Carlos Unibertsitatean irakasle aritu da eta unibertsitate horretako Ikerketa Kimiko eta Biologikoen Institutuko zuzendaria izan da. Guatemalako Botikarien eta Kimikarien Elkargoaren ordezkaria da Unibertsitateko Goi Kontseiluan.[1] Ingurumen- eta politika-gaiei buruzko aholkularitza ere izan du hainbat erakunderen aurrean.[2][3]

2021ean, Guatemalako Botikari eta Kimikarien Elkargoaren Zuzendaritza Batzordeko lehendakariorde hautatu zuten 2021–2023 eperako.[4]

Ibilbide politikoa aldatu

Movimiento Semilla alderdi politikoaren eskutik 2023ko hauteskunde orokorretarako alderdiaren lehendakariordetzarako hautagaia da, eta Bernardo Arévalo presidente izateko hautagaia.[5] Alderdia bigarren itzulira pasatu bazen ere hainbat oztopo izan ditu aurrera egiteko. Batetik, zenbait alderdik bozken iruzurra salatu zuten[6] eta azkenik, uztailaren 12an, bozkak legeztatu ziren egun berean,[7] Rafael Curruchichek, Zigorgabetasunaren Aurkako Fiskal Bereziak Semilla alderdia deuseztatzeko saiakera egin zuen, fiskalaren erabakia konstituzioaren aurkakoa izanik, estatu-kolpearen zurrumurrua zabaldu da.[8][9][10]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Karin Larissa Herrera Aguilar, MSc. PhD. Universidad de San Carlos de Guatemala.
  2. a b Entrevista con la Dra. Karin Herrera (Guatemala): Simposio Iberoamericano de Química Clínica y Expolab. infobioquimica.com.
  3. «Karin Larissa Herrera Aguilar, MSc. PhD» Escuela de Química Biológica 2016-08-25.
  4. LA JUNTA DIRECTIVA DEL COFAQUI DA LA BIENVENIDA A SU NUEVA INTEGRANTE. COFAQUI.
  5. El binomio presidencial del partido Movimiento Semilla es Bernardo Arévalo y Karin Herrera. Prensa Libre.
  6. (Gaztelaniaz) «La suspensión temporal de resultados apunta a un posible “golpe electoral” en Guatemala» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  7. (Gaztelaniaz) Ventura, Evelyn Boche. (2023-07-11). «La Corte Suprema allana el camino para la oficialización de resultados electorales en Guatemala» El País (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  8. (Gaztelaniaz) Ocote, Agencia; Quintela, Carmen. (2023-07-13). «Fiscalía anuncia suspensión de Movimiento Semilla, a pesar de que la Ley Electoral lo prohíbe» Agencia Ocote (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  9. (Gaztelaniaz) «Elecciones en Guatemala: el TSE certifica los resultados de la primera vuelta mientras un juez ordena suspender al Movimiento Semilla de Bernardo Arévalo» BBC News Mundo 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  10. (Gaztelaniaz) Ventura, Evelyn Boche. (2023-07-13). «Un juez guatemalteco suspende el Movimiento Semilla, el partido de Bernardo Arévalo» El País (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).

Kanpo estekak aldatu