Kareliar-Finlandiar Sobietar Errepublika Sozialista

Kareliar-Finlandiar Sobietar Errepublika Sozialista (finlandieraz: Karjalais-suomalainen sosialistinen neuvostotasavalta; errusieraz: Каре́ло-Фи́нская Сове́тская Социалисти́ческая Респу́бликаtranslit.: Karelo-Finskaya Sovetskaya Sotsialisticheskaya Respublika) Sobietar Batasunak, 1940an, Neguko Gerraren ondoren, hartutako Finlandiako Karelia eskualderi emandako izena zen. Bere kantziler bakarra, Otto Kuusinen izan zen, 1956 arte, gaur egungo Errusiako Kareliako Errepublikaren baliokide den Eskualde Autonomora erantsia izan zenean.

Kareliar-Finlandiar Sobietar Errepublika Sozialista
Karjalais-suomalainen sosialistinen neuvostotasavalta
Карело-Финская Советская Социалистическая Республика
1940 – 1956
Sobietar Errepublika Sozialista
Kareliar-Finlandiar Sobietar Errepublika Sozialistako bandera

Kareliar-Finlandiar Sobietar Errepublika Sozialistako armarria

Goiburua
Kaikkien maiden proletaarit, liittykää yhteen!
(Munduko langileok, elkartu!)
Karelia Sobietar Batasunean
Geografia
HiriburuaPetrozavodsk
Biztanleria651300
Azalera172400 km²
Ekonomia
DiruaSobietar errublo
Kultura
Hizkuntza(k)Finlandiera
Errusiera
Historia
Aurrekoak
Kareliako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa
Finlandiako Errepublika Autonomoa
Ondorengoa
Kareliako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa

Errepublikak hartzen duen lurraldea, 1939ko azaroa baino lehenago, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa eta Finlandiaren artean zatitua zegoen. Errusiar zatian, lurraldea, Sobietar Errepublika Sozialista Autonomo bat bezala administratua zen, Kareliako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa izenarekin.

Sobietar Batasuna eta Finlandiaren arteko 1939ko mugak, Tartuko Hitzarmenean ezarri ziren 1920ko urriak 14an. Baina, Bigarren Mundu Gerraren hasieran, muga horiekin, berehalako alemaniar inbasio baten aurrean, Leningrad behar bezala ezin zela babestu. Arrakastarik gabe, Finlandia, Karelia inguruan, batez ere Ladoga lakuaren inguruan lurralde zati bat uzteko konbentzitu nahi izan ondoren, Sobietar Batasuna gerrara joan zen.

1939ko azaroak 30ean, Sobietar Batasunak Finlandia eraso zuen, Mainilako istilua aitzakia bezala jarri ondoren. Neguko Gerra deritzonak, Finlandia osoa hartzea zuen xede, eta, inbasio hau legeztatzeko, Finlandiako Errepublika Demokratikoa aldarrikatu zen, Otto Kuusinen presidente zuela, nork Sobietar Batasunera ihes egin zuen, bere alderdia Finlandiako Gerra Zibilean garaitua izan ondoren. Inbasioaren hasierako porrota eta nazioartean arbuiatua zenez, Stalinek, herrialde osoa ez hartzea erabaki zuen, eta Finlandiako Errepublika Demokratikoa desegitea erabaki zen, 1940ko martxorako, lurralde finlandiarra Ladoga lakuaren inguruan bakarrik hartzen zuena.

Gerra, Moskuko Bake Hitzarmenarekin amaitu zen, 1940ko martxoak 13an sinatu zena. Hitzarmen horretan, Finlandiako Errepublika Demokratikoaren lurraldea, errusiar Kareliara erantsia izan zen, eta Kareliar-Finlandiar Sobietar Errepublika Sozialista sortu zen, Kareliako Sobierta Errepublika Sozialista Autonomora erantsi zena, hau, aldi berean, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatibora erantsia izan zelarik.

Otto Kuusinenek, sobietar Kareliako lurraldeen presidente izaten jarraitu zuen 1956 arte, hau, Kareliako Sobietar Errepublika Sozialista autonomora mailaz jeitsia izan zenean, Errusiako SESFean bigarren aldiz barneratua izan zelarik. Sobietar Batasunaren desagerpenarekin, Kareliak Errusiaren kontrolpean jarraituko zuen, oraingoan, Kareliako Errepublika izenarekin.

Jarraipenaren Gerran, Finlandiak Karelia hartu zuen 1944 arte, euren aliatu alemaniarrek gerra galduko zutela argi geratu zenean. 1944ko irailak 19an, Finlandiako Gobernuak, Moskuko Armistizioa sinatu zuen, Sobietar Batasunari lurralde gehiago emanez, honek Kareliar-Finlandiar Sobietar Errepublika Sozialistari erantsi zion lurraldea. Hau, Finlandiak berretsi zuen 1947ko Parisko Itunean, galdutako lurraldea etorkizunean aldarrikatzeari uko eginez. Aldaketa hauetan, Kareliar-Finlandiar Sobietar Errepublika Sozialistak Leningradoko Oblastari hegoaldean lurraldeak eman zizkion, bereziki Kareliako istmoa eta Vyborg.

Kanpo estekak aldatu