Kaolinita Al2Si2O5(OH)4 osaera kimikoa duen buztinezko minerala da. Silikato geruzaduna da, eta bere egituran tetraedroz osatutako geruzak eta oktaedroz osatutakoak txandakatzen dira. Tetraedroen erpinetan oxigeno atomoak dauzka eta erdian silizio atomoa dago; oktaedroen erpinetan hidroxiloak eta oxigenoa daude, eta erdian aluminio atomoa.

Infotaula de mineralKaolinita
Ezaugarri orokorrak
KategoriaSilikatoa
FormulaAl2Si2O5(OH)4
Nickel-Strunz sailkapena9.ED.05
Sistema kristalinoTriklinikoa
EponimoaGaoling (en) Itzuli
Identifikazioa
KoloreaZuria, batzuetan printz gorri, urdin edo marroiekin ezpurutasunen eraginez
HabitoaLur-antzekoa
EsfoliazioaPerfektua
Gogortasuna
Mohs eskalan
2 - 2,5
DistiraHila eta lur-antzekoa
MarraZuria

Kaolinitaren izena Txinako Gaolin (高岭, "muino altua") lekutik eratorri da. Leku honetan txinatarrek lehen aldiz aurkitu zuten mineral hau modu naturalean. Hala ere, ez zen izan munduan lehen aldiz deskribatu zen lekua; hori Brasilgo Jari ibaiaren arroan izan zen 1867an.

Kaolinita Lurreko mineralik arruntenetakoa da. Kaolin izenaren pean erauzten da Brasilen, Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian, Indian, Australian, Korean, Txinan eta Estatu Batuetan, besteak beste.

Erabilerak aldatu

Merkataritzarako kaolina hauts lehor gisa, fideo erdi lehor gisa edo emultsio likido gisa salerosten da.

zeramiketan, medikuntzan, couché paperean, janarien gehigarri gisa, hortzorean, goritasunezko lanpara zurietako argiaren difusore gisa eta kosmetikan erabiltzen da. Margoetan eta tintetan ere erabiltzen da. Erabilera nagusia paperaren ekoizpenean ematen zaio, gehien bat paper mota batzuen distira finkatzeko.

Fruta, barazki eta beste landare batzuetan intsektuek egindako kalteak murriztu edo saihesteko ere erabiltzen da. Kasu honetan ihinztadura bidez aplikatzen da.

Erabilera tradizional bat urdaileko mina arintzeko botika gisa da. 1990eko hamarkadara arte beherakoen aurkako sendagai baten substantzia aktibo gisa erabili zen.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.