Kandy Sri Lankako hiria da, lurralde hartako hirugarren handiena, herrialdearen erdialdean. 110.049 biztanle ditu (2001). Goi-ordoki batean (408 m) aintzira artifizial baten inguruan dago eraikia. Unibertsitatea du. Tenplu budista eta brahmanista ugari ditu. Te, kakao, banilla, koko eta kafea ekoizten ditu. Erresuma burujabea izan zen XV. mendean, eta, portugaldar eta holandar kolonizatzaileen erasoei eutsi ondoren, 1818an britainiar kolonizatzaileek konkistatu zuten.

Kandy
Te-plantazio bat bat Kandyn

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu