Kanadako gaelera edo Kanadako gaelikoa (Kanadako gaeleraz Gàidhlig Chanada, A' Ghàidhlig Chanadach edo Gàidhlig Cheap Bhreatainn, bertakoek ingelesez gaèlic deitua) Eskoziako gaeleratik eratorritako dialekto multzo bat da, azken 200 urtean Kanadako zenbait tokitan mintzatua, nagusiki Cape Breton uhartean, Eskozia Berrian eta Eduardo Printzearen uhartearen kokaleku isolatu batzuetan. Bestalde, gaur egun oraindik badira gaeleraren hiztunak Ontario estatuko Glengarry konderrian, lotura historikoengatik. Brunswick Berrian ere, badira hiztun gutxi batzuk, bai eta gaeldar etorkinak dituzten Kanadako hainbat hiritan ere.

Kanadako gaelera
Kanadako gaelikoa
Kanadako gaeleraren hiztunen kokapena 1850. urte aldera.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaKanada
Hiztunak2.000 hiztun inguru; Cape Breton uharteko biztanleriaren % 1,3a (2007).
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
OfizialtasunaEz du ofizialtasunik
EskualdeaNagusiki Cape Breton uhartea (Eskozia Berria) eta Glengarry konderriko (Ontario) hainbat kokagunetan, gainera Eduardo Printzearen uhartea, Ternua eta Labrador eta Brunswick Berria hiztun bakan batzuk ere badaude.
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
Uhartetar hizkuntza zeltak
Hizkuntza goidelikoak
Eskoziako gaelera
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaaditza-subjektua-objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea
Hizkuntza kodeak
IETFgd-CA

Kanadako gaelera ez da nahasi behar Ternuan mintzatzen den Ternuako irlanderarekin, nahiz eta antzekoak izan. Ternuako irlanderaren garairik onenean, XIX. mendearen erdialdean, Kanadako hirugarren hizkuntzarik mintzatuena bilakatu zen, ingelesaren eta frantsesaren ondoren, nagusiki garai hartan Irlandatik bertaratutako irlandar etorkin andanari esker. Hala ere, gaur egun Ternuako irlandera ia galduta dago. Azkenaldian, berreskuratze edo suspertze saiakera batzuk egin dira.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu