Kamerungo bandera
Kamerungo bandera
Erabilera
Proportzioa 2:3
Erabakia 1975eko maiatzak 30a
Koloreak
Berdea
Gorria
Horia

Kamerungo bandera zabalera bereko hiru errenkada bertikalez osatua dago, berdea mastatik gertuen dagoena delarik, gorria erdikoa eta horia mastaren adarretik urrutien dagoena. Gorri koloreko errenkadaren erdian hori koloreko izar bat dago. Kolore konbinaketa hau panafrikanismoaren koloreetatik dator, eta diseinua Frantziako banderatik egokitua da.

Erdiko gorri koloreko errenkadak batasuna irudikatzen du, eta errenkada horren erdian dagoen izarra "batasunaren izarra" bezala ezagutzen da. Hori kolorekoak herrialdearen iparraldeko sabana eta eguzkia irudikatzen ditu, berde kolorekoak herrialdearen hegoaldeko oihanak irudikatzen dituen bitartean.

Kamerungo lehen bandera 1957an oraindik Frantziaren lurralde zenean onartu zuena da, berde, gorri eta zuri koloreko hiru errenkada bertikal zituena. Bandera hau independentziaren ondoren mantendu zen, 1960ko urtarrilak 1ean. Britainiar domeinupean zegoen Kamerungo zatiak herrialde berrira itzultzea erabaki zuenean, mastaren ondoan hori koloreko bi izar gehitu ziren 1961eko urriak 1ean, bi lurralde federalak irudikatzen zituztenak, frantziarra eta britainiarra. Egungo bandera, azkenik, 1975eko maiatzak 30ean onartu zen, garai horretan Kamerun estatu bateratu bihurtu zelarik.

Kanpo estekak aldatu