Kaloa Europa hegoaldeko ijitoen hizkuntza da, Romaniaren dialektoa. Iberiar penintsulan hitz egiten da batez ere. Jatorrizko hizkuntzaren elementuak gordez, gaztelaniaren edo katalanaren zenbait hitz eta, batik bat, euren gramatika bereganatu ditu.

Kalo
Datu orokorrak
Lurralde eremua Espainia
 Portugal
eta baita Frantzia, Brasil, Argentina eta Mexiko ere
Hiztunak40.000-170.000 (estimazioen arabera)
OfizialtasunaInon ez
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
Hizkuntza mistoa. Erromantze gramatika; eta romaniaren oinarria lexikoan
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3rmq
Ethnologuermq
Glottologcalo1236
IETFrmq

Talde etniko horren bizimodu gogorra eta estigma historikoagatik, hizkuntza hau ezkutatutako hizkuntza izan da: taldekoak ez zirenek ez ulertzeko erabiltzen zen. Hori dela eta, gaur egun, gramatika eta sintaxia galdua dago neurri handi batean. Ijitoen kolektiboak eta Gobernuz kanpoko erakundeetatik, bultzatzeko eta berreskuratzeko ahaleginak egiten ari dira.

Mailegu linguistikoak aldatu

Aldibidez, gaztelaniak edo beste erromantze hizkuntzetatik ere, bere hitzen mailegu linguistikoekin aberastu dira.

  • gachó (jatorrizko gadjó, "gizona")
  • chava (kaloren chavó, "mutiko", jatorriz "seme" adierazteko erabiltzen zena)
  • parné ("dirua")
  • chorar ("lapurtu")
  • currelar edo currar ("lan egin")
  • fetén ("bikaina")
  • molar ("gustokoa izan")
  • pinrel (kaloren pinré, "oina")
  • biruji ("hotza")
  • piltra ("ohea")
  • churumbel ("ume, haur")

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu