Kalixeko kabiarra Botniako badiako uhartediko sukaldaritza espezialitate suediar bat da (Kalix Botniako badiako suediar hiri bat da). Oinarrian koregono zuriaren arrautzak dira, baina itsasoan suediar ibai ugari itsasoratzen direnez, honek arrain arrautzen zaporea aldatu du, soilik eremu honetan zaporean bakar bihurtuz, hala Europar Batasunak Kalixeko kabiarrari Adierazpen Geografiko Babestua eman diolarik.

Kalixeko kabiarra

Kalixeko kabiarra errege oturuntzetan eta arrunta da Nobel Sarien oturuntzetan.

Kalixeko kabiarra Botniako badiaren suediar zatiko berezia da. Laponia suediarreko ibaiak handiak dira eta ur geza ugari daramate Botniako badiara, 40 milioi metro kubiko baino gehiago urtero. Badiaren finlandiar zatian ibaiek ez daramate horrenbeste ur geza, hondoa harrizkoa da, eta ez oso sakona, eta beraz ez da koregono zuriak arrautzak jartzeko batere toki egokia. Kalixeko kabiarra Adierazpen Geografiko Babestua duen suediar produktu bakarra da.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.