Kaleigh Gilchrist

waterpolo jokalari estatubatuarra

Kaleigh Gilchrist (|Newport Beach, Kalifornia, AEB, 1992ko maiatzaren 16a) surf eta waterpoloan aritzen den kirolaria da. 2016ko eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Estatu Batuak ordezkatu zituen; 2016ko Jokoetan, 6 gol sartu zituen.

Kaleigh Gilchrist
Bizitza
JaiotzaNewport Beach (Kalifornia)1992ko maiatzaren 16a (32 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNewport Beach (Kalifornia)
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Newport Harbor High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria
Posizio edo espezialitateaattacker (en) Itzuli
Pisua77 kilogramo
Altuera1,76 metro

Olympic.org: kaleigh-gilchrist Edit the value on Wikidata

Batxilergoan (Newport Harbour High 2006-2010), CIF (Kaliforniako Eskolarteko Federazioa-Hegoaldeko Atala) irabaziko zuen waterpolo taldeko parte izan zen 2008ko denboraldian. AEBko Surf taldea ere ordezkatu zuen 5 ISA Munduko Txapelketan. 2009an eta 2010ean, Surfing America txapelak irabazi zituen, 18 urtetik beherako Amerikako emakumerik onena izan zelarik. Beste titulu bat ere irabazi zuen NSSA batxilergoko txapeldun gisa. 2010ean, Orange County Register urteko atleta izan zen.

Gilchristek Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatean ikasi zuen Komunikazio eta Okupazio Zientzietako gradua. Gilchristek 2013ko NCAA (National Collegiate Athletic Association) Txapelketako taldearen kapitain-kide izan zen. USCrako titulu nazionala ere irabazi zuen NSSA txapelketa kolegiatuetan. Pi Beta Phi ermandadeko parte zen.

Young & Brave Fundazioko enbaxadorea. Camps4champs-en sortzailekidea, I Miss South Central-en jabea da.

Munduko Surf Ligan lehiatzen da.

2019ko uztailaren 27an, Gilchristek hankan zauri larria izan zuen Gwangjuko (Hego Korea) gau-klub batean balkoi bat erori ostean[1].

Lorpenak aldatu

Olinpiar Jokoak aldatu

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabaziko zuen talde amerikarraren parte izan zen Italiaren (zilarrezkoa) eta Errusiaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, urrezko domina irabaziko du AEBko taldearekin, Espainiako (zilarrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute AEBko taldea: Rachel Fattal, Aria Fischer, Makenzie Fischer, Kaleigh Gilchrist, Stephania Haralabidis, Paige Hauschild, Ashleigh Johnson, Amanda Longan, Maddie Musselman, Jamie Neushul, Melissa Seidemann, Maggie Steffens eta Alys Williams-ek[2][3].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Waterpoloa
emakumezkoa[4]
2020 Tokio
  Japonia
  Waterpoloa
emakumezkoa[5].

Gainerako lorpenak aldatu

Munduko Igeriketa Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Gwangju
  Hego Korea
  Waterpoloa
2015 Kazan
  Errusia
  Waterpoloa
Joko Panamerikarrak
2015 Toronto
  Kanada
  Waterpoloa

Erreferentziak aldatu

  1. Dan Albano. (July 27, 2019). Orange County Olympian Kaleigh Gilchrist injured after night club balcony collapses in South Korea. Orange County Register.
  2. «Kaleigh Gilchrist» olympedia.org 2022-01-19an begiratua(Ingelesez)
  3. «Kaleigh Gilchrist» Olympics.com 2022-01-19an begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu