Kale (grekoa: Καλη), edo Jupiter XXXVII, Jupiter planetaren satelite natural irregular bat da.

Kale (satelitea)
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)23
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaScott S. Sheppard (en) Itzuli, David Clifford Jewitt (en) Itzuli eta Jan Kleyna (en) Itzuli
Aurkikuntza-data2001eko abenduaren 9a
Honen izena daramaKale (en) Itzuli
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis29.253.000 km
Periapsis17.181.000 km
Ardatzerdi handia23.217.000 km
Eszentrikotasuna0,2011
Orbita-periodoa729,47 egun
Makurdura orbitala166,17658 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa2 km
Masa15 Pg
Dentsitatea2,6 g/cm³
Albedoa0,04
Behin-behineko izendapenakS/2001 J 8

Ezaugarri fisikoak aldatu

Kale satelite txikia da (2 km inguruko diametroa du), eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.

Karmeren taldeko satelitea da: 22.900.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin, 164,9° eta 165,5° bitarteko inklinazioarekin eta 0,23-0,27ko eszentrizitatearekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.

Aurkikuntza aldatu

Scott Sheppard, D. Jewitt eta J. Kleyna Hawaiiko Unibertsitateko astronomoek aurkitu zuten, 2001eko abenduaren 9an.

Izendapena aldatu

Kale satelite-izena mitologia grekoko Kale pertsonaian du jatorria; Kale Zeusen alabetariko bat zen.

Hasieran, S/2001 J 8 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2001ean lehen aldiz ikusitako Jupiterren zortzigarren satelitea zela. Kale behin betiko izena 2003ko abuztuan eman zitzaion.

Kanpo estekak aldatu