Kaiserstuhl (literalki, "enperadorearen aulkia"), Rhin ibaiaren haranean dagoen jatorri bolkanikozko mendilerro txiki bat da, Baden-Württemberg estatuko Friburgo Brisgoviakoa herritik ipar-mendebaldera, Alemaniaren hego-mendebaldean. Bertako tontorrik garaiena, Totenkopf (burezurra) da, 557 metroko garaiera duena. Kaiserstuhl, klimarik beroenetako bat duen Alemaniako eskualdeetako bat da. Ihringen herria, izan ere, Alemania osoan, urte osoan batez besteko tenperaturarik altuena duen herria da. Klima mesedegarri honek, lurzoruaren kalitatearekin batera, Kaiserstuhl, ardogintza eskualde ospetsu bihurtzen du, Baden jatorri izendapenaren barnean. Inguru honetan, ez ohikoak diren animalia eta landare espezieren batzuk ere badaude. Adibidez, Kaiserstuhlen, 30 orkidea espezie ezberdin erregistratu dira.

Kaiserstuhl
Datu orokorrak
Mendirik altuenaTotenkopf
Garaiera557 m
Motalow mountain range (en) Itzuli, geotope (en) Itzuli eta Sumendi
Luzera16 km
Zabalera12,5 km
Geografia
Map
Koordenatuak48°05′N 7°40′E / 48.08°N 7.67°E / 48.08; 7.67
Geologia
GaraiaMesozoiko

Venezuelako Colonia Tovarreko lehen kolonoen jatorrizko eskualdea da.

Kaiserstuhleko herri batzuk:

Kanpo estekak aldatu