Kaili formazioa (txinera tradizionalez: 凯里组; pinyinez: Kǎilǐ zǔ) Kanbriar garaiko fosilak aurkitzen diren formazio estratigrafikoa da, Txina hegoaldean kokaturik dagoena. Duela 513 eta 506 milioi urte arteko fosilak aurkitu dira bertan.

Microdictyon lobopodioaren fosila.
Wiwaxia-ren fosila.

Geografia aldatu

Guizhou probintziako Kaili hiritik gertu aurkitzen da, hortik bere izena. 200 metrotako lodiera duen geruza bat da. Aztarnategi honen jatorria azaltzeko bi hipotesi plazaratu dira[1]:

  • Itsasertzean olatuek pilaturiko sedimentuak, ongi oxigenaturiko eremua beraz (hipotesi problabeena)
  • Sakonera handiagoko uretan, oxigenazio urriko eremua.

Fosilak aldatu

Biodibertsitate izugarria azaltzen du Kaili formazioak. 11 filumetako 110 generotako fosilak bildu dira[2]. Genero hauetatik 40 Kanadako Burgess Shalen ere badaude[3] eta 30 genero Txina bertako Maotianshan Shales aztarnategian.

Fosil ugarienak trilobitak eta eokrinoideak dira, beren atal gogorrak oso ongi kontserbatu baitira[2]. Ediacararra garaiko Parvancorina-ren antzerako artropodoak ere aurkitu dira[4]. Aipatzekoa da hainbat ornodunen arrautzak eta enbrioiak ere kontserbatu izan direla Kaili formazioan[5].

Beste fosil batzuk honako genero hauei dagozkie: Gordia[1], Naraoia, Chancelloridoak, Microdictyon, Wiwaxia eta Marrella, besteak beste.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «ScienceDirect» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-07).
  2. a b «Kaili Formation» www.fossilmuseum.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-07).
  3. «ScienceDirect» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-07).
  4. Lin, Jih-Pai; III, Samuel M. Gon; Gehling, James G.; Babcock, Loren E.; Zhao, Yuan-Long; Zhang, Xing-Liang; Hu, Shi-Xue; Yuan, Jin-Liang et al.. (2006-01-01). «A Parvancorina-like arthropod from the Cambrian of South China» Historical Biology 18 (1): 33–45.  doi:10.1080/08912960500508689. ISSN 0891-2963. (Noiz kontsultatua: 2019-05-07).
  5. (Ingelesez) «Welcome to GSA Journals: Geographia-Sanitas-Agricultura» GSAJournals.org  doi:10.1130/g23006a.1. (Noiz kontsultatua: 2019-05-07).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu