Kafrea edo kaffira (arabieraz, kafir, fedegabea) Hegoafrikako bantu-etniako kidea da. Portugesek erabili zuten lehen aldiz kafre hitza Hego Afrikako tribuetako kideak izendatzeko, dirudienez gaizki ulertu zutelako kostaldeko merkatari arabiarrek erabiltzen zuten hitzaren berezko esanahia. Gaur egun, Hegoafrikan kafre hitza gutxiespen-adieran erabiltzen da beltzak izendatzeko (afrikaansez, kaffer), eta irain-hitz moduan ulertzen da han. 1775ean boerrak Kafreen Herria izeneko lurraldean sartu ziren xhosen lurrak bereganatzeko asmoz; horren ondorioz, 1779 eta 1850 bitartean zortzi gerra izan ziren, kafreen gerrak esaten zaienak.

Talde etniko infotaulaKafre

Motaethnic slur (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.