KDKA (1020 AM) Pittsburgheko (Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak) CBSren irrati estazio bat da, Estatu Batuetan irrati-komertzial bat operatzeko lizentzia lortu zuen lehen irratia izan zena. Beste irrati batzuek ere baimen hori lehenago izan zutela diote, ia gehienak CBSren zati ere badirenak. Gaur egun, KDKA CBS Radio konglomeratuaren barnean dago. KDKAren estudioak bere ahizpa KDKA-TVren toki berean daude (2. kanala) Pittsburgheko erdiguneko Gateway Center gunean, eta bere transmisorea Allison Parken dago.

KDKA (AM)
Datuak
Motairrati-estazioa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
JabeaAudacy, Inc. (en) Itzuli
Historia
Sorrera1920ko azaroaren 2a
webgune ofiziala
Twitter: KDKARadio Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Irratiaren jatorrian Frank Conrad zegoen, 75 watteko irrati bat instalatu zuena Wilkinsburgen, 1916ean. Bere musika emanaldiak oso arrakastatsu izan ziren, eta Conradek lan egiten zuen enpresak, Westinghouse Electric Companyk ikusi zuen irrati komertzial bat egin zezakeela[1]. 1920ko urtarrilaren 2an historian lehen aldiz meza bat emititu zuen irratia izan zen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Harvard university. Graduate school of business administration. [from old catalog]. (1928). The radio industry; the story of its development. Chicago & New York, A. W. Shaw company; London, A. W. Shaw and company, limited (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  2. "Transmission by Satellite Marks 50-Year Gain in Radio Religion", by Donald Janson, The New York Times, January 28, 1921, pA1

Kanpo estekak aldatu