Jurek Becker (Łódź, Polonia, 1937Thumby, Alemania, 1997) alemanezko idazlea izan zen, nazionalitatez alemaniarra.

Jurek Becker

(1993)
Bizitza
JaiotzaŁódź1937ko irailaren 30a
Herrialdea Alemaniako Errepublika Demokratikoa
 Mendebaldeko Alemania
BizilekuaQ47126434 Itzuli
HeriotzaThumby1997ko martxoaren 14a (59 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria eta prosalaria
Lantokia(k)Łódź
Enplegatzailea(k)Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea
University of Duisburg-Essen (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialista Batua

IMDB: nm0065475 Allocine: 80158 Allmovie: p168821
Spotify: 4o6W2RSntbgNVjfCgeI58h iTunes: 499662550 Musicbrainz: 29b78224-6f55-466b-8be7-3f997cd1a03e Discogs: 1582447 Deezer: 7562162 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Gurasoak juduak zituenez, ghetto eta kontzentrazio-esparruetan igaro zuen haurtzaroa. 1945ean Alemaniako Errepublika Demokratikoan kokatu zen. Alemana eta filosofia ikasi, eta han hasi zen idazten. 1976an Alderdi Sozialistatik egotzi zuten, eta 1978az geroztik Sartaldeko Berlinen bizi izan zen behin betiko baimen batekin.

Beckerrek telebistarako gidoiak, glosa politikoak eta, batez ere, narrazioak eta eleberriak idatzi zituen. Haren idazkeraren ezaugarri nagusiak umorea, fantasia, zehaztasuna eta ironia dira. Gehienbat monotoniari eta eguneroko bizitzari buruz idatzi zuen, betiere gizarte hobe bat lortzeko nahi utopikoa agertuz.

Hauek dira Beckerren libururik aipagarrienetako batzuk: Jakob der Lügner (1969, Jakob gezurtia), Der Boxer (1976, Boxeolaria), Bronsteins Kinder (1986, Bronsteinsko haurrak), Irreführung der Behörden (1973, Agintarien engainua), Aller Welt Freund (1982, Guztien adiskidea) eta Warnung vor dem Schriftsteller (1990, Kontuz idazlearekin).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jurek Becker