Jura[1] mendebaldeko Europako mendigunea da, Alpeetatik iparraldera hedatua, Rhin eta Rodanoren haranen artean, 230 km luze eta 61 km zabal den zerrenda batean.

Jura (mendigunea)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaCrêt de la Neige
Motamendigune eta Toles eta zamalkadura gerriko
Luzera340 km
Zabalera65 km
Azalera14.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak47°14′35″N 6°01′19″E / 47.2431°N 6.0219°E / 47.2431; 6.0219
UTC orduaUTC+01:00
Honen parte daAlpetar gerrikoa
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Vaud kantonamendua
Geologia
Material nagusiaarroka sedimentario
GaraiaMesozoiko
Zenozoiko
Artikulu hau Europako mendiguneari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jura (argipena)».

Izena eta kokapena aldatu

Jura izena frankoproventzerazko juris-etik dator, eta hau latinezko juria-tik (euskaraz: «mendiko oihana»); hitz guzti hauen jatorria zelterazko jor, jore da (euskaraz: «goragune oihantsua»). Mendiguneak Frantziako departamendu bati, Suitzako kantonamendu bati eta aro geologiko bati eman die izena.

Jura mendizerrak Jurasiar sistemari ematen dio izena, arroka gehienak adin honetakoak baitira.

Geografia aldatu

Jura Frantzia, Suitza eta Alemaniaren artean banaturik dago:

Mendirik altuenak aldatu

Geologia aldatu

Kokapen geologikoa aldatu

3 gunetan bereizten da Jura: Jura tabularra, Barne-Jura eta Kanpo-Jura. Azken biak nagusitzen diren eremuak dira. Ipar-ekialdean Molasse arroak bereizten ditu Alpeak eta Jura. Iparraldetik eta mendebaldetik Rhin eta Bresse grabenak bereizten dituzte. Gainera Jurak, Bresse grabena eta Jura tabularra zamalkatzen ditu.

Arkuaren fronteko luzera 400km-koa da eta barne-aldeko muga 340km-koa. Bi arkuen arteko zabalera bi ertzetatik loditzen da 65km-ko zabalera maximoa lortu arte.

Estratigrafia eta Jura mendigunearen eboluzioa aldatu

Jura mendizerrak Alpeetako toles eta zamalkadura gerrikoaren parte da, eta 2km inguruko lodiera duen sekuentzia sedimentarioa du.

Mesozoikoan Jura mendigunea eta Molasse arroa Tethyseko ertz egonko alpetarraren parte ziren, zeinean 2km lodierako kareharri eta tupen arteko txandakapena eman zen. Malm serieko kareharriak eta tupa Jurako erdialdean azaleratzen dira, eta Kretazeoko kareharriek mendebaldeko antiklinalen gailurrak eratzen dituzte.

Oligozenoan eta Miozenoan sedimentu klastiko ibaitar, itsastar eta lakutarrak metatu ziren eta Mesozoikoko arroken gainean gainjarri ziren. Oligozeno eta Miozenoko materialak, Molasse arroan agertzen diren gehienbat, baina Jurako sinklinalen guneetan ere ageri dira.

Jura mendigunean, basamentu/estalki sedimentario estilo tektonikoa nagusitzen da. Basamentua arroka sedimentarioen edo arro sedimentarioen azpitik agertzen diren arroka igneo eta metamorfikoen multzoari deritzo. Arroka hauek aurkitzen diren tokiaren arabera, adin ezberdina dute. Beraz, basamentuaren gainetik metatzen diren arroka sedimentario edo arro sedimentarioei estalki sedimentario deritze. Estalki sedimentarioan aurkitzen diren arrokek beti ukipen diskordantea dute azpiko basamentuarekiko.

Mota honetako estilo tektonikoa garatzeko beharrezkoa da maila disarmoniko bat izatea. Maila disarmonikoa portaera moldakorra duen edozein materialez osatuta dago, eta lodiera minimo bat behar du gainetik eta azpitik dauden materialen aurrean jokaera ezberdina izateko. Konpresio-esfortzu egoera batean, maila disarmonikoaren gaineko materialak tolestu egiten dira gehienbat, eta neurri txikiago batean failatu; azpitik daudenak, ordea, ez dute deformazioaren eraginik jasango. Gainera maila disarmonikoa osatzen duten materialek fluitzeko gaitasuna dute; hau da, maila disarmonikoaren gaineko materialak tolestean eta failatzean eratutako hutsuneak eta gainezartzeak maila disarmonikoa osatzen duten material inkonpetentearen mugimenduek xurgatzen dute.

Egitura aldatu

Jura mendigunea bi eremu nagusitan banatzen da:

Kanpo-Jura
noizbehinka mendigune estuekin moztuta duden eremu lauez eratuta dago. Eremu lauak plateau-ak dira eta mendigune estuei Faisceaux deritze. Plateauak faila gutxi dituzten sinklinal oso zabalak dira eta Faisceaux-ak, berriz, failez jositako eremu antiklinal estuak.
Barne-Jura
toles-serie jarraituak daude bertan. Toles hauek ekialdean, failatuta dauden detatchment-tolesak dira; mendebaldean, toles geometria apalagoak nagusitzen dira. Barne- Juran honetan nagusitzen diren egiturak tolesak dira, baina zamalkadurak eta tear-failak ere badaude. Tolesen anplitudea sekuentzia sedimentarioen lodieraren eta laburketa kopuruaren araberakoa da. Gainera tolesek, harreman zuzena dute zamalkadurekin eta alboetarantz desagertzen dira ardatzak barneratzen direlako edo tear-faila baten aurka amaitzen direlako. Barne-Jurako materialak Kanpo-Juraren plateau-en gainetik daude zamalkatuta. Hegoealdeko mugan, Barne-Jurako geruzak Molasse arroko Oligozeno-Miozenoko materialen azpitik galtzen dira.

Batzuetan hirugarren eremu bat definitzen da: “Jura tabularra”. Eremu hau Jurako arkutik kanpo aurkitzen da, Ohian Beltzeko eta Vosgoseko basamentuen estalki sedimentarioei dagokio.

Jurak duen ezaugarri bereizgarriena, orogenoan bertan duen kokapena da. Orogenoaren gunetik Molasse Arroa baino urrunago kokatuta baitago. Juran orogenotik urruntzean deformazio-kopurua murriztu beharrean handitzen baita, eta teorikoki orogeno batean orogenotik urrundu ahala deformazioa gutxituz joan behar da.

Jura mendizerrako materialen sedimentazioa erdi-Triasikotik Miozenora bitartean eman zen eta failak eta tolesak erdi-Miozenoean eta Pliozenoan eratu ziren. Azpitik gelditzen diren arroka zaharragoek ez dute konpresioaren eraginik jasan. Erdi- eta goi-Triasikoko ebaporitek osatzen duten maila ahularen gainetik ostera materialak deformaturik ageri dira. Beraz, Jura mendigunean agertzen diren tolesak ez ditu deformazio prozesu batek eragin, baizik eta, maila konpetetente (kareharriak) eta inkonpetenteen (arbelak eta tupak) arteko txandakapenaz eragindako anisotropiak sortutakoak.

Ekonomia aldatu

Nekazaritza munta handikoa da: mahastiak hegoaldean, gaztagintza (comté Frantzian eta gruyère Suitzan) eta zur industria. Eskulanek berebiziko garrantzia izan dute (erlojugintza, optika-kristalak, hargintza, plastikogintza) eta indar hidroelektrikorako erraztasunak industria modernoa ekarri du (ehungintza, altzairu bereziak, metalgintza). Turismoa garrantzitsua da.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).

Kanpo estekak aldatu