Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest eta frantsesez Concours Eurovision de la Chanson Junior) 2003an hasita Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU) urtero antolatzen duen abesti lehiaketa bat da, EBUren kide diren emisoreentzat zabalik dagoena. Urtero Europako hiri desberdin batean egiten da, baina hiri berean lehiaketa behin baino gehiagotan antolatu daiteke. Lehiaketak Eurovision Abesti Lehiaketarekin antzekotasun asko ditu, eta horren izena hartzen du. Parte hartzen duten telebista bakoitzak artista edo talde bat bidaltzen du, lehiaketaren egunean 9 eta 14 urte bitarteko kideak dituena, eta 2 minutu 45 segundo eta 3 minutu arteko abesti original bat abesten dute gainontzeko sarreren aurka lehiatzeko.

Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Junior Eurovision Song Contest
Concours Eurovision de la Chanson Junior
MotaAbesti lehiaketa
Sorrera2003ko azaroaren 15a
SortzaileaBjørn Erichsen
Iraupena1 Ordu eta 45 minutu (2003)
2 ordu (2009–2013, 2020)
2 ordu eta 15 minutu (2005–2008, 2017)
2 ordu eta 30 minutu (2014–2016, 2018–2019)
HizkuntzakIngelesa eta frantsesa
EkoizleaEuropako Irrati-Telebista Batasuna
BanatzaileaEurovision
WebguneaWebgunea

Historia aldatu

Lehiaketaren jatorria 2000 urtean datza, Danmarks Radio daniar irrati-telebista erakundeak haurrentzako antolatu zuen abesti lehiaketa batean. 2002an ideia Eskandinaviara zabaldu zen, MGP Nordic jaialdia eman zelarik: Danimarka, Norvegia eta Suedia izan ziren partaide. Europako Irrati-Telebista Batasunak ideia hartu eta Europa osora zabaldu zuen 2003an, Eurovision Abesti Lehiaketaren izenaz baliatuz. Lehen edizioa Danimarkak antolatu zuen Kopenhagen, ideia bertako telebistatik zetorrelako.

Formatua aldatu

Partaideak aldatu

Urtea Herrialdeak, lehen agerraldiaren arabera
2003   Belgika,   Bielorrusia,   Danimarka,   Erresuma Batua,   Errumania,   Espainia,   Grezia,   Herbehereak,   Ipar Mazedonia,   Kroazia,   Letonia,   Malta,   Norvegia,   Polonia,   Suedia,   Zipre
2004   Frantzia,   Suitza
2005   Errusia,   Serbia eta Montenegro
2006   Portugal,   Serbia,  Ukraina
2007   Armenia,   Bulgaria,   Georgia,   Lituania
2010   Moldavia
2012   Albania,   Azerbaijan,   Israel
2013   San Marino
2014   Eslovenia,   Italia,   Montenegro
2015   Australia,   Irlanda
2018   Gales,   Kazakhstan
2020   Alemania
2023   Estonia

Jatorrizko Eurovision Abesti Lehiaketarekin ezberdintasunak aldatu

Ezberdintasun agerikoena, junior lehiaketan lehiakideek 9 eta 14 urte artekoak izan behar direla lehiaketaren egunean, helduen lehiaketan berriz 16 urte beteta izan behar dituztelarik lehiaketari dagokion urteko abenduak 31an. Junior lehiaketan, abesti partaideek ordezkatutako herrialdearen jatorrizko hizkuntzetan eduki behar dituzte hitzak nagusiki, helduen lehiaketan arau hau 1999an bertan behera utzi zen bitartean. Helduen lehiaketan, abestietako ahots guztiak zuzenean kantatu behar dira; junior lehiaketaren kasuan ahots nagusiak zuzenean kantatu behar dira, baina koristen ahotsentzako pista grabatua erabili daiteke. Junior lehiaketan, ordezkapen bakoitzeko gehienez 8 pertsona egon daitezke eszenatokian, helduen lehiaketan kopurua 6ra murrizten den bitartean.

Antolaketari dagokionez, helduen lehiaketan ez bezala, herrialde irabazleak ez du jasotzen hurrengo urteko lehiaketa antolatzeko gonbidapena automakikoki, posible eginez batzuetan egoitza aurreko urteko edizioa ospatu baino lehen erabakitzea.

Hizkuntzak aldatu

2003ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketan erabili izan diren hizkuntzen zerrenda da, 2003an sortu zenetik, urtea, herrialdea, abestia eta artista horren bidez estreinatu zen hizkuntza bakoitzak. Arau bat dago, abestiak adierazten duen herrialdeko hizkuntza nazionaletako batean abestu behar diren abestiak zehazten dituela. Hala ere, abesti bat beste hizkuntzen letrak eduki ditzakete horren gainean.

Hizkuntza Urtea Herrialdea Abestia Abeslaria/Taldea
Greziera 2003   Grezia "Fili gia panta" (Φίλοι για πάντα) Nicolas Ganopoulos
Kroaziera 2003   Kroazia "Ti si moja prva ljubav" Dino Jelusić
Bielorrusiera 2003   Bielorrusia "Tantsuy" (Танцуй) Volha Satsiuk
Letoniera 2003   Letonia "Tu esi vasarā" Dzintars Čīča
Mazedoniera 2003   Mazedonia "Ti ne me poznavaš" (Ти не ме познаваш) Marija eta Viktorija
Poloniera 2003   Polonia "Coś mnie nosi" Kasia Żurawik
Norvegiera 2003   Norvegia "Sinnsykt gal forelsket" 2U
Gaztelania 2003   Espainia "Desde el cielo" Sergio
Errumaniera 2003   Errumania "Tobele sunt viaţa mea" Bubu
Nederlandera 2003   Belgika "De vriendschapsband" X!NK
Ingelesa 2003   Erresuma Batua "My Song for the World" Tom Morley
Daniera 2003   Danimarka "Arabiens drøm" Anne Gadegaard
Suediera 2003   Suedia "Stoppa mig" The Honeeypies
Italiera 2004   Suitza "Birichino" Demis Mirarchi
Frantsesa 2004   Frantzia "Si on voulait bien" Thomas Pontier
Errusiera 2005   Errusia "Doroga k solnstu" (Дорога к солнцу) Vladislav Krutskikh
Montenegroera 2005   Serbia eta Montenegro "Ljubav pa fudbal" (Љубав па фудбал) Filip Vučić
Portugesa 2006   Portugal "Deixa-me sentir" Pedro Madeira
Ukrainera 2006   Ukraina "Khlopchyk Rock 'n' Roll" (Хлопчик рок н рол) Nazar Slyusarchuk
Serbiera 2006   Serbia "Učimo strane jezike" (Учимо стране језике) Neustrašivi učitelji stranih jezika
Alemana
Japoniera
Georgiera 2007   Georgia "Odelia Ranuni" (ოდელია რანუნი) Mari Romelashvili
Armeniera 2007   Armenia "Erazanq" (Երազանք) Arevik
Bulgariera 2007   Bulgaria "Bonbolandiya" (Бонболандия) Bon Bon
Lituaniera 2007   Lituania "Kai miestas snaudžia" Lina Joy
Asmatutako hizkuntza 2008   Georgia "Bzz.." Bzikebi
Maltera 2010   Malta "Knock Knock!....Boom! Boom!" Nicole Azzopardi
Azerbaijanera 2012   Azerbaijan "Girls and Boys (Dünya Sənindir)" Omar Sultanov & Suada Alekberova
Hebreera 2012   Israel "Let the Music Win" Kids.il
Albaniera 2012   Albania "Kam një këngë vetëm për ju" Igzidora Gjeta
Esloveniera 2014   Eslovenia "Nisi Sam (Your Light)" Ula Ložar
Irlandako gaelera 2015   Irlanda "Réalta na mara" Aimee Banks
Latin
Serbokroaziera 2015   Albania "Dambaje" Mishela Rapo
Turkiera
Kazakhera 2018   Kazakhstan "Ózine seń" Daneliya Tuleshova
Galesa 2018   Gales "Perta" Manw
Estoniera 2023   Estonia "Hoiame kokku" Arhanna

Garaileak urtez-urte aldatu

Urtea Egoitza Herrialde irabazlea Abestia Abeslea/Taldea
2003   Kopenhage   Kroazia "Ti si moja prva ljubav" Dino Jelušić
2004   Lillehammer   Espainia "Antes muerta que sencilla" María Isabel
2005   Hasselt   Bielorrusia "My vmeste" (Мы вместе) Ksenia Sitnik
2006   Bukarest   Errusia "Vesenniy Jazz" (Весенний джаз) Tolmachevy Sisters
2007   Rotterdam   Bielorrusia "S druz'yami" (С друзьями) Alexey Zhigalkovich
2008   Limasol   Georgia "Bzz.." Bzikebi
2009   Kiev   Herbehereak "Click Clack" Ralf Mackenbach
2010   Minsk   Armenia "Mama" (Մամա) Vladimir Arzumanyan
2011   Erevan   Georgia "Candy Music" CANDY
2012   Amsterdam   Ukraina "Nebo" (Небо) Anastasiya Petryk
2013   Kiev   Malta "The Start" Gaia Cauchi
2014   Marsa   Italia "Tu primo grande amore" Vincenzo Cantiello
2015   Sofia   Malta "Not My Soul" Destiny Chukunyere
2016   Valleta   Georgia "Mzeo" (მზეო) Mariam Mamadashvili
2017   Tbilisi   Errusia "Wings" Polina Bogusevich
2018   Minsk   Polonia "Anyone I Want to Be" Roksana Węgiel
2019   Gliwice   Polonia "Superhero" Viki Gabor
2020   Varsovia   Frantzia "J'imagine" Valentina
2021   Paris   Armenia "Qami Qami" (Քամի Քամի) Maléna
2022   Erevan   Frantzia "Oh maman!" Lissandro
2023   Niza   Frantzia "Cœur" Zoé Clauzure

Garaipenak herrialdeka aldatu

Herrialdea Garaipenak Urteak
  Georgia 3 2008, 2011, 2016
  Frantzia 3 2020, 2022, 2023
  Bielorrusia 2 2005, 2007
  Malta 2 2013, 2015
  Errusia 2 2006, 2017
  Polonia 2 2018, 2019
  Armenia 2 2010, 2021
  Kroazia 1 2003
  Espainia 1 2004
  Herbehereak 1 2009
  Ukraina 1 2012
  Italia 1 2014

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu