Julie Manet (Paris, 1878ko azaroaren 14a - 1966ko uztailaren 14a) margolaria eta arte bildumagile frantsesa, Berthe Morisot eta Eugène Maneten alaba zen. Édouard Manet bere osaba zen, aitaren anaia. Julie oso ezaguna izan zen margolari ospetsuen modelo moduan aritzeagatik, tartean bere amarentzat eta inpresionismoko margolari askorentzat.

Julie Manet

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEugénie Julie Manet
JaiotzaParisko 16. barrutia eta Paris1878ko azaroaren 14a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1966ko uztailaren 14a (87 urte)
Hobiratze lekuaPassy hilerria
Familia
AitaEugène Manet
AmaBerthe Morisot
Ezkontidea(k)Ernest Rouart (en) Itzuli  (1900eko maiatzaren 31 -  1942ko otsailaren 27a)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arte bildumagilea, autobiografialaria, eguneroko-idazlea, modeloa, modeloa, artista bisuala eta bildumagilea

Find a Grave: 100234116 Edit the value on Wikidata

Egunerokoa aldatu

Julie Maneten egunerokoa ingelesez agertu zen, Growing up with the Impressionists izenburuarekin (frantsesez: Journal, 1893-1899: sa jeunesse parmi les peintres impressionnistes et les hommes de lettres) Orri horietan margolari frantses ospetsuen informazioak bildu zituen: Renoir, Degas, Monet, eta Sisley. Dreyfus aferaren inguruko eta 1896an Nikolas II.a Errusiako tsarrak Frantziara egin zuen bisitaren inguruko informazioak bildu zituen.

Ezkontza aldatu

1900eko maiatzaren 31, Julie Ernest Rouart-ekin ezkondu zen. Ernest Henri Rouarten semea eta margolaria zen. Ezkontza Passyn egin zen; zeremonia berean, Jeannie Gobillard, Julieren lehengusina, Paul Valéryrekin ezkondu zen baita ere. Juliek hiru seme izan zituen: Julien Rouart (1901), Clément Rouart (1906) eta Denis Rouart (1908).

Julie Manet modelo bezala aldatu

Inpresionismo margolari askoren modeloa izan zen. Hona hemen adibide batzuk:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julie Manet