Julianna Rose Mauriello

Julianna Rose Mauriello (Irvington (New York), 1991ko maiatzaren 26a) aktore eta dantzari estatubatuarra da. LazyTown haurrentzako telesailean Stephanie pertsonaiaren rola betetzeagatik da ezaguna[1].

Julianna Rose Mauriello
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulianna Reilse
JaiotzaIrvington (New York)1991ko maiatzaren 26a (32 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBaltimore
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaProfessional Performing Arts School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
islandiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea

IMDB: nm1559611 Rottentomatoes: celebrity/julianna_rose_mauriello TV.com: people/julianna-rose-mauriello IBDB: 97322
Facebook: Julianna-Rose-Mauriello-522663387823823 Twitter: julia_mauriello Instagram: julia_mauriello Last fm: Julianna+Rose+Mauriello Discogs: 729577 Allmusic: mn0003231653 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

2004an haurrentzako LazyTown programan hasi zen protagonista rolean eta bi denboraldi egin zituen bertan. Daytime Emmy Award sarietarako izendatua izan zen[2]. Telesaila Islandian egiten zen eta ingelesez errodatzen bazen ere islandieraz hitzegiten ikasi zuen. 2008an LazyTown Extra denboraldian berriz bete zuen Stephanieren rola. LazyTown telesaileko abestiekin hiru disko argitaratu ziren eta Juliannak abestu zuen haietan[3].

Julianna New Yorken dagoen Professional Performing Arts School (PPAS) akademiako "ohorezko ikaslea" da. Telesail eta filmeez gain, hainbat iragarkitan ere azaldu da. Dantza irakaslea ere bada eta ballet, jazz, klake eta irish stepdance estiloak irakasten ditu[4]. Gimnasia ere egiten du.

Filmografia aldatu

Filmeak aldatu

Urtea Filma/Telesaila Pertsonaia Oharrak
1999 Bonne Nuit Telefilmea
2008 A Fix[5] Pyper Laburmetraia

Telebista aldatu

Urtea Filma/Telesaila Pertsonaia Oharrak
2004-2006 LazyTown Stephanie Protagonista, 51 atal
2008 LazyTown Extra Stephanie Protagonista, 26 atal
2013 The Doc Files Animaziozkoa, ahotsa

Antzerkia aldatu

Urtea Antzezlana Oharrak
2002-2003 Oklahoma! Broadway
? Gypsy: A Musical Fable Broadway
? A Tree Grows in Brooklyn[6] Broadway

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Julianna Rose Mauriello» Wiki Lazy Town (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  2. «News < Newsroom < The Company < Welcome to LazyTown.biz» web.archive.org 2008-04-12 (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  3. (Gaztelaniaz) «Julianna Rose Mauriello» Discogs (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  4. (Gaztelaniaz) «Julianna Rose Mauriello» Mini Biografías Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  5. Butler, Darren J.. A Fix. Dead Workers Party, OnStage Entertainment (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  6. «A Tree Grows in Brooklyn-- Encores 2005 a CurtainUp review» www.curtainup.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).

Kanpo estekak aldatu