Julene Bouzo

kirolaria

Julene Bouzo Agirregomezkorta (Ermua, Bizkaia, 2003ko ekainaren 4a - ) bizkaitar atleta da, gorako jauzia diziplinan trebatua. Bere ibilbidean zehar Bizkaiko zein Euskadiko txapelduna eta Espainiako txapeldunorde izandakoa da.[1][2]

Julene Bouzo
Bizitza
JaiotzaErmua2003ko ekainaren 4a (20 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak gorako jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14956542 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Aitor Bouzo futbolariaren[3] eta Ainhoa Agirregomezkorta eskubaloi jokalariaren alaba, 7 urte zituela hasi zen azken kirol horretan jokatzen, Anaitasuna Ikastolaren eskubaloi taldean. Entrenamenduak amaituta, atletismoa egiten ari zirenak ikustera joaten zen eta hantxe piztu zitzaion kirol horrekiko jakinmina.[4] 10 urteko neskatoa zen atletismoan hasi zenean, modalitate desberdinetan arituz eta Ermuko Errotabarri eskubaloi taldean jokatzearekin tartekatu zuena.[5][6][7]

2017tik Bidezabal Durango Atletismo Taldeko kidea da.[8] Altuera-jauzian, besteak beste, 18 urtetik beherakoen modalitatean, 2020an Tarragonan ospatutako Espainiako Txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen; 20 urtetik beherakoenean, 2021ean Antequeran burututakoan, zilarrezkoa eta urte berean Euskadiko txapelduna izan zen, azken biotan 1,70 metroko langaren gainetik saltatuz.[2][9][10][11][12]

2023an, 23 urtetik beherako nesken kategorian, Antequeran ospatutako Espainiako 37. Txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen, 1,73n jarritako langa bigarren saiakeran gainditu ostean, sailkapenean bigarren geratutako atletarekin berdinduta.[13]

2023ko uztailan Tarragonan ospatutako 23 urtetik beherakoen Espainiako 38. Txapelketan brontzezko domina lortu zuen ere.[14][15]

Omenaldiak aldatu

  • 2021ean Ermuko Mikologia taldeak urteko kirolari esanguratsuena bezala izendatu zuen eta urriko Jardunaldietan omendu zuten

Erreferentziak aldatu

  1. «- atletismoErmua» atletismoermua.azurewebsites.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  2. a b Elkartea, Euskal Birusa. «Drogetenitturri, 298 zenbakia (2021eko martxoa) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  3. «Aitor Bouzo, Aitor Bouzo Guerenabarrena - Footballer» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  4. ENTREVISTA A JULENE BOUZO BIDEZABAL BRONCE NACIONAL DE ALTURA SUB18. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  5. (Gaztelaniaz) BOUZO AGIRREGOMEZKORTA, JULENE -. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  6. (Gaztelaniaz) «Convocadas Seleccion Bizkaia Infantil Femenino 14-2-16» ERROTABARRI ESKUBALOIA (no oficial) 1455360406 (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  7. Elkartea, Euskal Birusa. (2021-02-23). «Drogetenitturri, 297 zenbakia (2021eko otsaila) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  8. (Gaztelaniaz) «[dotb.eus Julene Bouzo, del Bidezabal AT, Campeona Absoluta de Euskadi en salto de altura | dotb Durangaldeko Telebista»] dotb.eus 2021-02-01 (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  9. «Real Federación Española de Atletismo» www.rfea.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).[Betiko hautsitako esteka]
  10. (Gaztelaniaz) «La ermutarra Julene Bouzo, subcampeona de España» El Diario Vasco 2021-03-09 (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  11. «Berriaren xehetasuna» www.ermua.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).[Betiko hautsitako esteka]
  12. «Hasiera - ERMUA BHI» ermuabhi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  13. «Berriaren xehetasuna» www.ermua.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-12).[Betiko hautsitako esteka]
  14. «- atletismoErmua» atletismoermua.azurewebsites.net (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  15. (Gaztelaniaz) «Montañés y Caballero, oro y plata en el Campeonato de España sub23 de atletismo» www.diaridetarragona.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).

Kanpo estekak aldatu