Julen Iztueta

gipuzkoar diseinatzaile grafiko eta artista

Julen Iztueta Olaizola (Anoeta, Gipuzkoa, 1987) diseinatzaile grafiko eta artista anoetarra da. Ikasketak Bilbo eta Bartzelonan egin ondoren Vilanova i la Geltrùn (Katalunia) bizi da gaur egun.[1]

Julen Iztueta
Julen Iztueta 30 segundos de piel erakusketako lan batekin.
Bizitza
JaiotzaAnoeta, 1987 (36/37 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzaile grafikoa eta artista

Ikasketak aldatu

Derrigorrezko ikasketak Anoetako Herri Ikastolan egin ondoren Batxilergo Artistikoa egin zuen eta Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikastera joan zen Bilbora. Bartzelonako Unibertsitatean amaitu zuen karrera beka bati esker eta "Ikus-kultura eta Hezkuntza" masterra egin zuen bertan.[2]

Lanak aldatu

2012an ANNA izeneko tipografia sortu zuen Anna Vives gazte katalanarekin batera. Down Sindromea du Vivesek eta tipografia bat sortzea elkarrekin egindako proiektua izan zen.[3][4]

2021ean 30 segundos de piel izeneko erakusketa egin zuen The Hub Studion, Bartzelonan.

2021ean Galerie 21 arte galeriak antolatutako Art Off Hamburg izeneko kultur ekitaldian parte hartu zuen Ispilu hutsak bildumarekin, Hanburgon (Alemania). Hainbat lekutatik hartutako irudiak moztuz eraikitako collageek osatzen dute Ispilu hutsak bilduma eta identitateari buruzko hausnarketa bat da.[5][6][7]

2021ean Calvin Kleinek antolatutako Celebration of art and culture erakusketan parte hartu zuen Parisen. 200 gonbidatu inguruk parte hartu zuten hainbat arte arlotako multimedia esperientzia honetan.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Julen Iztueta y la reencarnación del arte a través del collage» Neo2 Magazine 2020-04-24 (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  2. «“Artea maiuskulekin, artearen merkatua eta horrelakoak ez zaizkit ardura”» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
  3. «Faktoria Irailak 2 Astelehena | Faktoria (2012-2013) 2013/09/02 | Irratia nahieran | Irratiak EITB» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  4. (Gaztelaniaz) «Con buena letra» El Diario Vasco 2013-09-08 (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  5. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «De Anoeta a Hamburgo en 50 collages» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
  6. «Julen Iztueta anoetarrak collageen erakusketa jarri du Hamburgon» El Diario Vasco 2021-08-20 (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
  7. «Julen Iztuetaren artelanak Hanburgoko kaleetan ikusgai - Anoeta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
  8. «CALVIN KLEIN CELEBRATES ART, CULTURE, AND SELF EXPRESSION - CRASH Magazine» www.crash.fr (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).

Kanpo estekak aldatu