Julen Gimon
politikari bizkaitarra
Julen Gimon Ugartetxea (Bilbo, 1931ko urriaren 3a - ibidem., 2001eko abenduaren 10a) euskal politikari eta abokatua izan zen.[1]
Biografia aldatu
Deustuko eta Yale Unibertsitateetan zuzenbidea ikasi ondoren, lehendabizikoaren zuzenbide politikoaren irakasle bihurtu zen.[2]
Frankismoa borrokatu eta gero, Euskal Kristau Demokraziaren sortzaileetako bat izan zen. Alderdiak ez zuen luzaro iraun eta Zentro Demokratikoaren Batasunan sartu zen. Handik Alderdi Demokrata Popularrera eta Alderdi Popularrera pasa zen. Legebiltzarkide eta eurodiputatua izateaz gain, Eusko Kontseilu Nagusirako ere lan egin zuen. 1990ean politika utzi zuen.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |