Jujuy probintzia
Argentinako probintzia
Jujuy Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ipar-mendebaldean dago, Bolivia eta Txileko estatuen mugan. 53.219 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2022an 797.955 biztanle zituen.[1] Hiriburua San Salvador de Jujuy da.
Argentina | |||
Administrazioa | |||
---|---|---|---|
Izen ofiziala | Jujuy | ||
Estatu burujabe | Argentina | ||
ISO 3166-2 | AR-Y | ||
Hiriburua | San Salvador de Jujuy | ||
Governor of Jujuy Province (en) | Gerardo Morales (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 23°45′S 65°30′W / 23.75°S 65.5°W | ||
Azalera | 53.219 km² | ||
Mugakideak | Salta probintzia, Antofagasta eskualdea, Potosiko departamendua eta Tarijako departamendua | ||
Punturik altuena | Nevado de Chañi (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 727.780 (2015) 54.473 (2010) | ||
Dentsitatea | 13,68 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC−03:00 eta America/Argentina/Jujuy (en) | ||
jujuy.gob.ar |
Geografia aldatu
Mugakideak hauek ditu: mendebaldean Txile, ekialdean eta hegoaldean Salta probintzia eta iparraldean Bolivia. Argentinako herrialde menditsuena da (Andeak).
Ekonomia aldatu
Meatzaritza aberatsa da oso: burdina, eztainua, urrea, zilarra eta antimonioa ustiatzen dira, besteak beste. Nekazaritzan azukre-kanabera, fruituak eta barazkiak dira lantzen diren gai nagusiak. Azukre eta burdingintza industriak daude.
Historia aldatu
XII. mendetik inka inperioko lurraldea izan zen eta haien azken agintariarengandik datorkio izena herrialdeari.
Iruditegia aldatu
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/08/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Argentina: Provinces. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2022-6-21).
Kanpo estekak aldatu
- Probintziaren webgune ofiziala Jujuy.gov.ar