Juana de Ibarbourou

idazle uruguaitarra

Juana Ibarbourou (ezkondu aurretik Juana Fernández Morales; Melo, CerroLargo, 1892ko martxoaren 8a, Montevideo, 1979ko uztailaren 15a) uruguaitar idazlea izan zen. Abizen euskalduna bere senarrarena, Lucas Ibarbourourena, zen. Juana hogei urterekin ezkondu zen.

Juana de Ibarbourou

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuana Fernández Morales
JaiotzaMelo (en) Itzuli1892ko martxoaren 8a
Herrialdea Uruguai
HeriotzaMontevideo1979ko uztailaren 15a (87 urte)
Hobiratze lekuaCementerio del Buceo (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Galega
Genero artistikoaolerkigintza
lirika

Musicbrainz: 0502cbb1-0f3d-4a25-a5e0-883bd53ec419 Edit the value on Wikidata

Literatura-ren sari nazionala jaso zuen 1959an. Amerikako Juana ezizena bere lanagatik jaso zuen. Uruguaiko Akademiako partaide hautatu zuten 1947an.

Juana Ibarbourou-ren liburuak hizkuntza ugaritan agertu izan diren, bere zenbait olerki Sabin Muniategik eta Santi Onaindiak euskaratuta daude. Amodioa du gairik behinena bere lanetan. Obra nagusiak hauek dira: Las lenguas del diamante (1919, Diamantearen mihiak), berehala ospea eman zion liburua; Cántaro fresco (1920, Suil freskoa), hitz lauz idatzitako olerkiak; Raíz salvaje (1922, Erro basa), izadiaren amodioa azaltzen duena; La rosa de los vientos (1930, Haizeen orratza), mina eta misterioaren azterketa zorrotza; Chico Carlo (1944) bere haurtzaroa kontatzen duen lana; Los sueños de Natacha (1944, Natacharen ametsak), umeentzako antzerkia. 1968an bere olerki lanen bilduma bat argitaratu zuen, Los mejores poemas (Poema onenak) izenburupean.

Obra aldatu

Poesia aldatu

  • Las lenguas de diamante, (1919).
  • Raíz salvaje, (1922).
  • La rosa de los vientos, (1930).
  • Perdida, (1950).
  • Azor, (1953).
  • Mensaje del escriba, (1953).
  • Romances del Destino, (1955).
  • Angor Dei, (1967).
  • Elegía, (1968).
  • Obra completa (Acervo del Estado). Jorge Arbelechek zuzendutako lana bost liburukietan, (1992).
  • Obras escogidas. Sylvia Puentes de Oyenard prestatutako antologia, Andrés Bello argitaletxea, Santiago (Txile), (1999).
  • Rapsodia de Juana de Ibarbourou. Jorge Arbeleche eta Andrés Echevarría paratutako antologia. Rumbo argitaletxea, (2009).
  • Perdida, La Pasajera y otras páginas. Jorge Arbeleche eta Andrés Echevarríaren aukeraketa. UTU argitaletxea eta Uruguaiko legebiltzarra, (2011).

Prosa aldatu

  • El cántaro fresco, (1920).
  • Ejemplario, haurrentzat, (1928).
  • Loores de Nuestra Señora, (1934),
  • Estampas de la Biblia, (1934).
  • Chico Carlo, haren haurtzaroari buruzko ipuina, (1944),
  • Los sueños de Natacha, haurrentzako antzerkia, (1945).
  • Canto Rodado, (1958).
  • Juan Soldado, hemezortzi narrazio, (1971).

Euskaraz aldatu

Hainbat olerki daude euskaratuta.[1]

  • Naikunde itzul.: Sabin Muniategi Olerti, 1982
  • Emakume itzul.: Sabin Muniategi Olerti, 1982
  • Seaska itzul.: Sabin MuniategiOlerti, 1982
  • Ogei urteko semearen aldezko otoitza itzul.: Sabin Muniategi Karmel, 1972
  • Estutasuna itzul.: Sabin Muniategi Karmel, 1972
  • Alatz pozgarria itzul.: Sabin Muniategi Olerti, 1969
  • Igali usaia itzul.: Sabin Muniategi Olerti, 1969
  • Itundasun itzul.: Sabin Muniategi Olerti, 1969
  • Aberatsak itzul.: Sabin Muniategi Olerti, 1969
  • Pikondoa itzul.: Sabin Muniategi Karmel, 1968
  • Irel-suzko itzul.: Santi Onaindia Olerti, 1965
  • Galdua itzul.: Santi Onaindia Olerti, 1965
  • Eriotza itzul.: Santi Onaindia Olerti, 1965
  • Itxas-ontzia itzul.: Santi Onaindia Olerti, 1965
  • Jareipena itzul.: Santi Onaindia Olerti, 1965
  • Bidea itzul.: Santi Onaindia Olerti, 1965
  • Aldia itzul.: Santi Onaindia Olerti, 1965

Erreferentziak aldatu

  1. «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu