Juana María de los Dolores de León Smith

espainiar dama

Juana María de los Dolores de León Smith, Lady Smith izenez ezaguna (Badajoz, 1798ko martxoaren 27aLondres, 1872ko urriaren 10a), espainiar dama izan zen eta Sir Harry Smith ofizial ingelesaren emaztea, Lurmuturreko Koloniaren gobernadorea.

Juana María de los Dolores de León Smith

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuana María de los Dolores de León
JaiotzaBadajoz1798ko martxoaren 27a
Herrialdea Espainia
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza1872ko urriaren 12a (74 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Sir Harry Smith, 1st Baronet (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Biografia aldatu

Espainiako aspaldiko familia noble jaio zen, eta Juan Ponce de Leónen ondorengoa zen.1812an, Espainiako Independentzia Gerran, Wellintongo dukearen tropa ingelesek Badajoz hiria setiatu zuten. De Leonek, 14 urte zituela, umezurtz eta bakarrik aurkitu zen ahizparekin. Lapurretek eta harrapaketek izututa, harresitik irten ziren ofizialen babesaren bila, eta 95th Rifles eliteko esploratzailee errejimenduko Sir Harry Smith Brigada-Nagusiarekin topo egin zuen.[1]Zenbait geroago berarekin ezkondu zen.

Senarraren familiaren etxera joan beharrean, armadan laguntzea erabaki zuen. Bere ondoan geratu zen gerra osoan, ekipaje-trenean lagunduz, gudu-zelaian aire zabalean lo eginez, tropen ondoan paseatuz eta kanpainako gabezia guztiak partekatuz. Haren edertasun, kemen, zentzutasun eta izaera atseginari esker ofizilen maitasuna lortu zuen, baita Wellingtongo dukearena ere, zeinak "Juanita" rekin zuen adiskidetasunaz hitz egin baitzuen. Soldaduek miresten zuten. Hegoafrikan, kantalupo meloia sartu zuen.

1812ko angloamerikar gerra garaian izan ezik, senarrari leku guztietara lagundu zion. Hegoafrikakoak dira nabarmenenak. Han, Sir Harry, zaldun izendatu zuten, Lurmuturreko Koloniako Gobernadore eta Goi-Komisario izan zen. 1840tik 1847ra bitartean, Sir Harry Smith Britainia Handiko Erregearen tropen laguntzaile nagusi izendatu zutenean, bikotea Indian bizi izan zen eta ondoren Ingalaterrara itzuli ziren.[2]

Britainia Handiko Parlamentuak 500 liberako pentsioa eman zion Juana Smithi 1848ko abenduaren 5ean, senarrak herriari emandako zerbitzuak eskertzeko. Cadogan Place 79 Londresko etxean hil zen, eta haren gorpua senar ospetsuaren ondoan dago. Juana senarra baino hamabi urte geroago zendu zen..[2] .

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Badajoz Pioneras may 2020 by editorialmic - Issuu» issuu.com 2021-08-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
  2. a b «Juana María de los Dolores de León | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es.
  • Harry Smith, Autobiography, J. Murray, Londres, 1901.
  • Joseph H Lehmann, Remember you are an Englishman: A Biography of Sir Harry Smith, 1787 - 1860, Jonathan Cape, Londres, 1977.
  • Georgette Heyer, The Spanish Bride, Heinemann, Londres, 1940.
  • The Scotsman artxiboetatik lortutako pentsioari buruzko informazioa.
  • Salvador de Madariaga, "Mujeres españoles", Espasa-Calpe, S.A., 1972.

Kanpo estekak aldatu