Juan de la Abadía Zaharra

margolari espainiarra

Juan de la Abadía Zaharra (?-1498) XV. mendeko margolari aragoarra izan zen.

Juan de la Abadía Zaharra
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Espainia
Heriotza1498 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Huesca

Biografia aldatu

Juan de la Abadía Zaharra XV. mendeko margolari aragoiarra Aragoiko lurretan oso aktiboa izan zen, batez ere Huescako probintzian, 1470tik 1498ra, hil zen urtera arte alegia. Lan batzuetan haren semearekin lan egin zuen, Juan de la Abadía Gaztea, batez ere erretaulak, 1490tik aurrera.[1]

Estiloaren ikuspuntutik, Gotikoko margolaritzan kokatu daiteke, batez ere joera hispano-flandiarrean.[1] Bere lanetan Jaume Huguet eta Pedro García Benabarre margolarien eragina ikus izan da eta, ondorioz, Abadiaren jatorri katalanez espekulatu egin da.[2]

Obra ezagunenak aldatu

Haren izenarekin lotuta dokumentatu obra batzuk hauek dira:

  • Santa Katalinaren erretaula, Magdalenaren elizan, Hueskan, 1490. Bere piezak sakabanatuta daude gaur egun.
  • San Salbatzailearen erretaula, Brotoko baselizan, egun Zaragozako Museoan.
  • Santo Domingo, Almudévar, Hueska. Urtetan, egilea Almudevarreko Maisua bezala ezagutu zen baina, azkenik, Ricardo del Arco y Garayk Abadiaren lana zela demostratu zuen.

Juan de la Abadíaren margolanak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b .
  2. .

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan de la Abadía Zaharra