Juan Muguerza Nazioarteko Krosa

Juan Muguerza Nazioarteko Krosa Elgoibarren urtero egiten den kros txapelketa da. Juan Mugertza korrikalari elgoibartarraren izena darama. Urtarrilean jokatzen da.

Juan Muguerza Nazioarteko Krosa
Antolatzailea Mintxeta Atletismo Elkartea
Sorrera 1943 (gizonezkoak)
1967 (emakumezkoak)
Tokia Elgoibar (Gipuzkoa)
Modalitatea krosa
Distantzia Gizonezkoak:
9.707 m
Emakumezkoak:
7.621 m
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Espainia Mariano Haro (5)
Emakumezkoak:
Euskal Herria Belen Azpeitia (6)
Errekorrak ?
Txapeldunak Gizonezkoak (2024):
Etiopia Berihu Aregawi
Emakumezkoak (2024):
Kenya Beatrice Chebet
Webgunea www.mintxeta.com

Historia aldatu

 
1963. urteko krosa.

Juan Mugertza 1920 eta 1930 hamarkadako lasterkari ezaguna izan zen. 1919an Behobia-Donostia lasterketaren lehen ekitaldia irabazi zuen besteak beste, baina 1937an Gerra Zibilean hila izan zen. Bere oroimena mantendu nahian Elgoibar Kirol Klubeko lagunek Juan Mugertza Krosa antolatu zuten 1943an. Aurreneko urteetan baserri bideetatik pasatzen zen ibilbidea baina krosak eskatzen duen bezala eremu finko bat eratu zuten Lerunen. Hasierako urte haietan sariak dirutan baino eskopetak, josteko makinak, hozkailuak, erlojuak eta abar izan ziren.

1960ko hamarkadaren hasieran Ego Toki Elkarteak hartu zuen krosa antolatzearen ardura eta 1963an Nazioarteko kros txapelketa bihurtu zen. Mammo Wolde etiopiarrak irabazi zuen aurreneko ekitaldi hori eta lasterketari sona handia eman zion. Lau garaipen lortu zituen Mammo Wolde berak eta etiopiarrez gain britainiarrak eta Mariano Haro espainiarra nagusitu ziren hurrengo urteetan. 1967an emakumezkoen lehen lasterketa ere antolatu zen eta Koro Fuentes izan zen irabazlea. Hurrengo urteetan Belen Azpeitia nagusitu zen. Krosa urtero antolatu izan da baina 1981. urtean suspenditu beharra izan zen elurraren erruz.

1992an Wilson Omwoyo kenyarrak azken esprint harrigarrian Domingos Castro portugaldarra garaitu zuen. Ekitaldi hau izan zen Lerunen jokatu zen azkena, izan ere eremu hori beste behar batzutarako erabili beharra zegoen eta krosaren ibilbidea aldatu behar izan zen. Mintxeta aukeratu zen, hasieran zalantza handiekin baina 1993ko Fita Bayesa etiopiarraren garaipenak onarpena eman zion.

Ego Toki Elkarteak 40 urtetan antolakuntzaren ardura izan ondoren Mintxeta Atletismo Elkarteak hartu zuen lan hori. Izar handiak ekartzeko konpromisoa berretsi zuen eta aurreneko urtetan Abraham Chebii eta Kenenisa Bekele ekarri zituen. 2002an bertan Mammo Wolde saria abiatu zuten, juniorrentzako lasterketa.

Palmaresa aldatu

 
Mammo Wolde etiopiarrak irabazi zuen 1963an.
Urtea Gizonezkoak Denbora Emakumezkoak Denbora
1943   Prudencio Ayerra
1944   Joakin Escudero
1945   Jose Mari Garin
1946   Joakin Escudero
1947   Simon Aldazabal
1948   Simon Aldazabal
1949   Simon Aldazabal
1950 Ez zen jokatu
1951   Francisco Irizar
1952   Francisco Irizar
1953   Lukas Larraza
1954   Francisco Irizar
1955   Lukas Larraza
1956   Lukas Larraza
1957   Lukas Larraza
1958   Benito Aldai
1959   Joakin Escudero
1960   Benito Aldai
1961   Fernando Aguilar
1962   Joakin Azpiroz
1963   Mammo Wolde
1964   Mammo Wolde
1965   Melvin Batty
1966   Roy Fowler
1967   Mammo Wolde   Koro Fuentes
1968   Mammo Wolde   Belen Azpeitia
1969   Lakie Stewart
1970   Lakie Stewart
1971   Mariano Haro
1972   Lakie Stewart   Belen Azpeitia
1973   Mariano Haro   Belen Azpeitia
1974   Souko Kuha   Belen Azpeitia
1975   Fernando Cerrada   Belen Azpeitia
1976   Mariano Haro   Belen Azpeitia
1977   Mariano Haro   Montserrat Abelló
1978   Mariano Haro   Carmen Valero
1979   Mike McLeod   Pilar Fernández
1980   John Wild   Laila Boudina
1981 Elurragatik suspenditua
1982   Carlos Lopes   Amelia Lorza
1983   Antonio Prieto   Amelia Lorza
1984   Jordi García   Asunción Antolín
1985   Ezequiel Canario   Amelia Lorza
1986   Steve Jones   Jane Furniss
1987   Paul Kipkoech 29:37   Ana Isabel Alonso
1988   John Ngugi 29:16   Ana Isabel Alonso
1989   Antonio Serrano   Ana Isabel Alonso
1990   Kipyego Kororia 30:32   Marcianne Mukamurenzi
1991   Eammon Martin 29:33   Susan Sirma 13:43
1992   Wilson Omwoyo 33:44   Helen Kimaiyo 17:12
1993   Fita Bayesa 29:38   Luchia Yishak 17:01
1994   Addis Abebe 34:30   Hellen Kimayo 19:01
1995   Brahim Lahlafi 34:38   Fernanda Ribeiro 19:28
1996   Paulo Guerra 31:04   Derartu Tulu 17:24
1997   John Brown 32:09   Julia Vaquero 17:37
1998   Paul Koech 32:16   Kutre Dulecha 18:05
1999   Paul Tergat 31:23   Gennet Gebregeorgis 17:34
2000   Sammy Kipketer 30:05   Yimenashu Taye 17:21
2001   Abraham Chebii 31:56   Sally Barsosio 17:47
2002   Abraham Chebii 31:53   Anne Jalagat 22:05
2003   Kenenisa Bekele 30:58   Edit Masai 20:45
2004   Abraham Chebii 30:14   Elvan Abeylegess 20:39
2005   Tariku Bekele 32:02   Alice Timbilil 22:20
2006   Charles Kamathi 32:23   Workitu Ayanu 22:19
2007   Sileshi Sihine 31:08   Mestawet Tufa 20:37
2008   Leonard Komon 31:54   Priscah Jepleting Cherono 21:19
2009   Ayele Abshero 31:18   Florence Kiplagat 21:39
2010   Leonard Komon 32:44   Frehiwat Goshu 22:37
2011   Leonard Komon 32:05   Sara Moreira 22:08
2012[1]   Paul Tanui 32:25   Wude Ayalew 22:29
2013[2]   Conseslus Kipruto 33:15   Gelete Burka 22:53
2014[3]   Timothy Toroitich 32:04   Hiwot Ayalew 21:59
2015[4]   Teklemariam Medhin 33:01   Mimi Belete 22:09
2016[5]   Aweke Ayalew 32:05   Irene Chepet Cheptai 24:49
2017[6]   Joshua Cheptegei 31:50   Senbere Teferi 25:10
2018[7]   Selemon Barega 33:52   Ruth Jebet 27:15
2019[8]   Rhonex Kipruto 32:04   Hellen Obiri 24:38
2020[9]   Tadese Worku 31:37   Hellen Obiri 25:08
2021 ez zen jokatu
2022[10]   Nicholas Kipkorir Kimeli 33:47   Edimah Jebitok 26:03
2023[11]   Selemon Barega 33:14   Rahel Daniel 25:43
2024[12]   Berihu Aregawi 30:34   Beatrice Chebet 26:08

Garaipenak aldatu

Gizonezkoak aldatu

Korrikalaria Garaipenak Urteak
  Mariano Haro 5 1971, 1973, 1976, 1977, 1978
  Lukas Larraza 4 1953, 1955, 1956, 1957
  Mammo Wolde 4 1963, 1964, 1967, 1968
  Simon Aldazabal 3 1947, 1948, 1949
  Joakin Escudero 3 1944, 1946, 1959
  Francisco Irizar 3 1951, 1952, 1954
  Lakie Stewart 3 1969, 1970, 1972
  Abraham Chebii 3 2001, 2002, 2004
  Leonard Komon 3 2008, 2010, 2011

Emakumezkoak aldatu

Korrikalaria Garaipenak Urteak
  Belen Azpeitia 6 1968, 1972, 1973, 1974, 1975, 1976
  Amelia Lorza 3 1982, 1983, 1985
  Ana Isabel Alonso 3 1987, 1988, 1989

Erreferentziak aldatu

  1. «En Elgóibar, victorias del keniano Paul Kipngetich Tanui y la etíope Wude Ayalew» www.rfea.es.
  2. «Kipruto y Burka ganan en Elgoibar» Mundo Deportivo (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
  3. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-01-13). «Toroitich y Ayalew vuelan en seco» GARA (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
  4. (Gaztelaniaz) vamosacorrer.com. Cross Internacional Juan Muguerza 2015: Mehdin y Belete imponen su ley en Elgoibar. (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
  5. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2016-01-24). «Ayalew y Cheptai se imponen en el Cross Internacional de Elgoibar» naiz: (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
  6. PALMARÉS 2017| 75 INTERNACIONAL CROSS MUGUERZA | ELGOIBAR | GIPUZKOA. (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
  7. barren.eus. «barren.eus - Jebet eta Barega gailendu dira krosaren osagai guztiak eduki dituen 75. Mugertza krosean» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  8. «barren.eus - Hellen Obiri eta Rhonex Kipruto nagusitasunez gailendu dira 76. Mugertza Krosean» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  9. «Exhibición de Worku y Obiri en Elgoibar» Mundo Deportivo 2020-01-12 (Noiz kontsultatua: 2020-01-12).
  10. barren.eus. (2022-01-09). «Kimeli eta Jebitok keniarrak gailendu dira euritan eta lokatzarekin jokatu duten Mugertza» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  11. «Daniel eta Barega, Elgoibarko Kroseko irabazleak» EITB 2023-01-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  12. barren.eus. (2024-01-07). «Chebet keniarra eta Aregawi etiopiarra gailendu dira 80. Mugertza krosean» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).

Kanpo estekak aldatu