Juan Maria Roman Dornaku

Juan Maria Roman Dornaku Olaetxea (erlijio-izena: Frai Roman Maria de Bera; Bera, 1878ko abuztuaren 9a - Hondarribia, 1959ko azaroaren 26a) euskal idazle eta lexikologoa izan zen.

Juan Maria Roman Dornaku
Bizitza
JaiotzaBera1878ko abuztuaren 9a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaHondarribia1959ko azaroaren 26a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfraidea eta lexikologoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Bizitza aldatu

Kaputxinoa zen. Filipinetan egon zen eta bertan ikasi zituen tagalo eta ingeles hizkuntzak. Euskal Herrira itzuli ondoren, Aragoira erbesteratu zuten eta bertan prestatu zuen bere euskara-gaztelania hiztegia. 1913an, Zenbakiztia izeneko aritmetika liburua argitaratu zuen eta 1915. urtean Lutelestia geografia liburua. 1915ean Asiako Guam uhartera abiatu zen. Bertan eman zituen hogeita zazpi urteetan, hango hizkuntza (txamorroa) ikasi zuen, hizkuntza horren lehen hiztegia prestatu eta itzulpen ugari egin zuen. 1950. urtean erretiratu zen Hondarribiko komentura, eta bertan hil zen 1959an.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Maria Roman Dornaku