Juan Manuel de Rosas (Buenos Aires, Argentina, 1793ko martxoaren 30a - Southampton, Hampshire, Ingalaterra, 1877ko martxoaren 14a) argentinar militarra eta diktadorea izan zen. Argentina XIX. mendeko bigarren laurdenean murgildurik egon zen zentralismoaren eta federalismoaren arteko joera guztien arteko liskar guztietan parte hartu zuen.

Juan Manuel de Rosas

17. Buenos Airesko probintziako gobernadore

1835eko martxoaren 7a - 1852ko otsailaren 3a
Manuel Vicente Maza (en) Itzuli - Vicente López y Planes (en) Itzuli
13. Buenos Airesko probintziako gobernadore

1829ko abenduaren 6a - 1832ko abenduaren 5a
Juan José Viamonte (en) Itzuli - Juan Ramón Balcarce (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1793ko martxoaren 30a
Herrialdea Argentina
HeriotzaSouthampton1877ko martxoaren 14a (83 urte)
Hobiratze lekuaLa Recoleta hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Encarnación Ezcurra
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
soldadu
Parte hartutako gatazkakArgentine Civil Wars (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaFederalist Party (en) Itzuli

Find a Grave: 175478343 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1828. urtean Dorrego Buenos Airesko gobernutik kendu zutenean, Juan Lavalle gobernari berriaren aurka agertu zen Rosas, eta bere burua izendatu zuen gobernari (1829). Alderdi federalistaren buruzagiak batasunaren aldeko alderdiak garaitu zituen 1831n. Hiru urtez aginpidean egon ondoren, Juan Manuel Balcarceren esku utzi zuen Buenos Airesko gobernua, eta hegoalderantz jo zuen, "Basamortuko lehen konkista" izenaz ezagutzen den amerindiarren aurkako guduan borrokatzera (1833).

Buenos Airesera itzuli zenean, Balcarceren aurkako konspirazio batean parte hartu zuen, eta probintziako gobernuburu bihurtu zen, berriro ere. Federalista zela esanagatik, guztiz zentralista izan zen Rosasen diktadura: adierazpen-askatasuna kendu zuen, orobat legebiltzarra, eta ezkutuko polizia eratu zuen oposizioa deuseztatzeko. Argentinaren mende jarri nahi izan zituen Paraguai eta Uruguai, baina, azkenik, Justo José Urkiza buruzagi zuen argentinar, uruguaiar eta paraguaiar koalizioak Rosasen gudarostea menderatu zuen, 1852. urtean, Caseroseko guduan. Ingalaterrara erbesteratu behar izan zuen.

 
Rosas-en hilobia, Buenos Aires.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Manuel de Rosas