Juan Kruz Zapirain

bertsolari gipuzkoarra

Juan Kruz Zapirain Etxeberria (Errenteria, Gipuzkoa, 1867ko urtarrilaren 3a - Errenteria, Gipuzkoa, 1934 martxoaren 8a) bertsolari gipuzkoarra izan zen.

Juan Kruz Zapirain
Bizitza
JaiotzaErrenteria1867ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaErrenteria1934ko martxoaren 8a (67 urte)
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 406

Ama, Felipa Ramona Etxeberria, Juan Kruz jaio ta bost egun geroago hil zitzaion. Tamalez, hori ez zen bere bizitzako gertaera latz bakarra eta emaztea ere nahiko gazte hil zen, 1918ko urrian, gripe izurritearen ondorioz.

Euskal Herri guztian sona handikoa izan zuen bertso sail luze baten egilea izan zen: Santa Jenobebaren bizitza (1899), hainbat argitaraldi izan zituena. Manuel Lekuonak eta Jose Migel Barandiaranek argitaratu eta aztertu dute 163 bertsoko sail hori. Antonio Zavalak bildu zituen Juan Kruz eta Joxe Zapirainen bertsoak eta Zapirain anaiak (1975) izenburupean argitaratu zituen. Zapirainen beste bertso sail batzuk dira: Ai gure antxiñeko guraso nobliak, bertso doinu bati izena eman diona, Zure pasio santua eta Azkeneko gaba (1918).

Lanak aldatu

Bertsoa aldatu

Bilduma aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Juan Kruz Zapirain