Juan José Zangroniz

esklabo-trafikatzaila

Juan José Zangroniz edo Jean-Joseph Zangroniz (Etxebarri, 1784Baiona, 1844) esklabo trafikatzailea izan zen.

Juan José Zangroniz
Bizitza
JaiotzaEtxebarria, 1784
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBaiona, 1844 (59/60 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakesklabo-trafikatzailea

Biografia aldatu

Zangroniz abizena ezezaguna izan zen esklaboen trafikoaren munduan 1805ean Juan Josék Real Lotería de Nuestra Señora de Guadalupe de México irabazi zuen arte, 20.000 peso hain zuzen ere. Ordutik, negozioa gora egin zuen, 1809an itsasontzi bat erosi zuen Ameriketako Estatu Batuetan eta 1811 eta 1814 urte artean espedizio desberdinetan parte hartu zuen eta Juan Magin Tarafa bezalako esklabu trafikatzaileekin hasi zuen harremana. 1808an María de los Ángeles Allende eta Salazarrekin ezkondu zen, Juan José (1809/1813-1843) eta Ignacio María (1816-1881) izeneko semeek esklaboen trafikoarekin jarraitu zuten.[1]

1815ean, Juan José Santanderrera joan zen eta ustez ez zen Kubara bueltatu, bere ordez anaia bidali zuen, Juan Bautista Zangroniz. Ondoren Baionara eta azkenik, Bordelera aldatu zen. Bertatik, Zangronizek Afrikara abiatzen zen esklabo bila, izan ere esklabu-trafikatzaile gisa nabarmendu zen, batez ere Habanara garraiatu zituen esklaboak. Adibidez, 1814an 182 esklabo garraiatu zituen Kubara. Gutxienez zortzi bidaia antolatu zituen Garonatik Senegalgo kostaldera. Télemaque, Penelope, Ulysse izan ziren bere itsasontzietako batzuen izenak. Bilbotik eta Kantabriko kostaldeko beste hirietatik ere espedizioak abiatu izan ziren bere aginduz, besteak beste, Santander, A Coruñatik eta Bordeletik, Mulato, Negrito edo Vengador izeneko itsasontzietan.[2]

1819an Jean Joseph Zangroniz izena hartu zuen, frantziar egina, Bordelen bizi zen, Rue du Chapeau-Rouge kalean zuen etxean.[1]

Zangronizek Bilbotik Afrikako kostaldeetara zuzenean esklabo bila bidalitako lehen bidaia antolatu zuen, itsasontziaren izena Flora izena zen. 1816an utzi zuen ontziak Ibaizabalgo itsasadarra, Manuel Karranza kapitaina timoian zuela.[2] Horretarako, Bilboko Lemonauria y Perez etxearen izenean baimena edo pasaportea lortu zuen, Fernando VII.ak sinatutako dekretoaren arabera:

con destino al sur de la linea Equinoccial, para la compra y conducción de negros a la Havana”  (“Ekinozio lerroaren hegoaldea helburu, beltzak erosi eta Habanara joateko”).[2]

1830. hamarkadan Juan José eta Juan Bautista anaiek bigarren belaunaldiari utzi zioten esklaboen trafikoaren negozioa. Bitartean, Juan Bautista Matanzasen lur eremuak erosi eta koroaren oneritzia lortu zuen hainbat berrikuntza sartzeko.[1]

Semeen oinordetza esklabuen trafikoan aldatu

Juan José eta Ignacio María anaiek, Zangronizen semeak egungo Sierra Leonako eta Liberiako Moa edo Gallinas ibaian Pedro Blanco Fernández de Trava trafikatzaile eta pirata ezagunaren zerbitzuak erabili zituzten, eta Juan Bautista bera Afrikako kostaldean izan zen negozioa gertuagotik jarraitzeko.[2]

1850eko eta 1860ko hamarkadetan, Zangroniz anaien konpainiak txinatarren eta Yucatán penintsulako indiarren esklabotzan parte hartu zuen. 1854an Zangroniz Hermanos y Compañía izeneko enpresa ezarri zuen Kuban.[3] 1861ean haien itsasontzietako bat, La Unión, Mexikoko golkoan lehertu eta hondoratu zen esklabo maiaz gainezka zegoela. Itsasontzi hori 2017an aurkitu dute arkeologoek eta bere historia azalera atera dute duela gutxi. Maietako asko haurrak ziren eta 160 pesogatik saltzen zituzten Habanan.[4][5][6][3][7] Kasten gerraren testuinguruan anaien komertzioa gora egin zuen.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) Barcia, Manuel. (2016-07). «‘Fully Capable of Any Iniquity’: The Atlantic Human Trafficking Network of the Zangroniz Family» The Americas 73 (3): 303–324.  doi:10.1017/tam.2016.63. ISSN 0003-1615. (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  2. a b c d «Iragan ilunak auzitan jarri du gaurko aberastasuna» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  3. a b c (Gaztelaniaz) TV, Redacción Uno. (2020-09-15). «Yucatán: hallan restos de primer naufragio de esclavos mayas en México» Uno TV (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  4. (Gaztelaniaz) «Confirman que barco de vapor encontrado en Yucatán transportaba esclavos mayas» El Universal (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  5. (Gaztelaniaz) «“La Unión”, hallado en costas de Yucatán, fue el primer barco que traficaba esclavos mayas» El Universal (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  6. (Gaztelaniaz) «Barco que naufragó en Yucatán transportaba esclavos mayas» www.poresto.net (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  7. (Gaztelaniaz) «Descubren barco que transportaba esclavos mayas en Yucatán» CNN 2020-09-23 (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu