Juan Antonio Olabarrieta

Juan Antonio Olabarrieta (Mungia, 1763Cádiz, 1822ko urtarrilaren 26a), "Clara-Rosa" ezizenaz ezagunagoa, euskal polemista antiklerikala izan zen[1].

Juan Antonio Olabarrieta
Bizitza
JaiotzaMungia, 1763
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCádiz1822ko urtarrilaren 26a (58/59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmonjea eta idazlea
Izengoitia(k)Clara-Rosa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Biografia aldatu

1763an Mungian jaiotako idazle eta fraidea. Arantzazuko komentuan ikasketak egin eta elizgizon ordenatu zen. Gazte zela Perura bidaiatu zuen, eta bertan "Semanario Critico" egunkaria sortu eta Mexikon "Homo Brutus", Inkisizioak salaturiko liburua idatzi zuen, komentuan barruratuz. Estatu Batuetara ihes egitea lortu zuen, merkatari gisa lan eginik han. Ameriketan eta Europan zehar bidaiatu zuen, lanbide askotan arituz, Jose Maria Azconak Clara-Rosa Masón y Vizcaíno liburuan adierazten duenez::

« Latina bazekien eta hizkuntza askotan hitz egiten zuen filosofiaz, hidroterapiaz eta modaz. Mapamundi erdia korritua zuen. Bazekien animaliak disekatzen, ordulariak konpontzen, oinetako niguak (arkakusoaren antzeko intsektoa) ateratzen eta berak Michoacanen aurkitutako landare batez hidropesia (etengabe egarria jasan) sendatzen. Arto-bizar ura eta erruda (medikuntzan erabilitako landarea) egosia errezetatzen zituen. »


1820. urtean Cadizen jarri zen bizitzen, non San Fernandoko Aberriaren Elkarteko kidea izan zen eta "José Joaquín de Clara-Rosa" ezizenarekin ezagutarazten den, berarekin bizi izandako lau emakumeen izenei erreferentzia eginez, Josefa, Joaquina, Clara eta Rosa. "Diario Gaditano" eta panfleto ugari plazaratu zituen. Framazoneriako kide, ondoren gogor kritikatu zuen. Polemista eta antiklerikala, elizaren aurka jotzen zuen, tinko hierarkizatutako eta jatorrizko kristautasunetik aldendutako erakunde gisa. Iraultza liberalaren aldeko sutsua, gobernu liberalaren aurka azpijokoan aritzeagatik atxilotu zuten, 1822an espetxean hil zelarik.

« Nire gorputzak hilobira ohiko jantziak, kasaka, txaleko, galtzamotz beltza eta bota besterik ez eramatea agintzen dut, Espainiar Monarkiako Konstituzioa nire eskutan eramanez, ezkilak jotzea eta edozein seinale egitea guztiz debekatzen dut, beraz, nire nahia delako, aginpide eliztar eta zibilei xedapen honetako edukia bete dezaten eskatzen diet. »


Ehunka pertsona, argizari eta lore-sortekin, lagun zituen, aberri-ereserkiak abestuz. Elizan sartu gabe, konstituzioaren oroitarriaren aurrean framazon-ohikuneak egin zituzten.

Bera hil ondoren, etsaiek, "La Voz de la Religión" egunkarian, bertso hauek idatzi zituzten:

« Hemen datza Olabarrieta

fraide, apaiz, ezkondua,
apostata, auzipetua,
bioletako idazlanak;
luma ausart eta lotsagabearekin
erlijioa iraindu zuen,
gure nazioa desohoratu zuen
eta Amerika nahastuz,
dena hortzikatu zuen
sagu madarikatu honek.[2]

»

Bibliografia aldatu

  • Ciudadanos españoles, Imp. Roquero, 1820, Cádiz
  • Diccionario tragadalógico o biblioteca portátil de todo lo tragable por orden alfabético, 1821, Cádiz
  • Balneología médica teórico-práctica o arte de aplicar los baños a beneficio de la salud pública, 1821, Cádiz
  • Cartas familiares a madama Leocadia, que da a luz un amante de la verdad y un amigo de su autor, 1822, Cádiz.

Erreferentziak aldatu