Juan Antonio Fernández Pascual

artxibozain espainiarra

Juan Antonio Fernández Pascual (izengoitia: El Librero Viejo ; Tutera, 1752ko martxoaren 29a - 1814ko ekainaren 23a) nafar historialari, arkeologo eta artxibo zaindaria izan zen.

Juan Antonio Fernández Pascual
Bizitza
JaiotzaTutera1752ko martxoaren 29a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1814ko ekainaren 23a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartxibozaina

15 urte besterik ez zuela, jesuitek herritik alde egitean utzi zituzten dokumentuak ordenatzen hasi zen. Handik hiru urtera Arte de Leer Instrumentos Antiguos liburua eman zuen argitara, eta 1771. urtean, Memorias y Antigüedades de la ciudad de Tudela. Ondoren Tuterako elizbarrutiko artxibo-zaindari izendatu zuen apezpikuak. 1789. urtean, Cuencara jo zuen Santiagoko Ordenaren artxibo nagusia ordenatzera. Bete zituen zerbitzuen sari gisa Karlos IV.a erregeak aipaturiko ordenako artxibo zaindari nagusi izendatu zuen. Zaragozako San Joan Jerusalemgoaren ordenaren artxiboa antolatu zuen azkenik.

Erreferentziak aldatu