Josse Lieferinxe

margolari frantziarra

Josse Lieferinxe hegoaldeko Herbehereetako margolaria izan zen, 1493 eta 1503-1508 bitartean Frantzian lan egin zuena. San Sebastianen Maisua ere deitu izan zaio.

Josse Lieferinxe
Bizitza
JaiotzaEnghien, ?
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMarseilla, 1508 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
MugimenduaSchool of Avignon (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Hainauteko konderrian jaio zen, Cambraiko elizbarrutian; XV. mendeko azken urteetan lan egin zuen, gehienbat Marseillan eta Aix-en-Provencen. 1503an Jean Changenet margolariaren alaba batekin ezkondu zen; Changenet garai hartako Avignongo eskolako margolari handienetako bat zen, haren bi lan ezagun bakarrek ageri duten errealismoak adierazten duenez: San Petri eta Hiru igarleak, Louvreko Museoan biak.

Margokera aldatu

Lieferinxeri ospea eman zion lana San Sebastian erretaula izan zen (1497-1498), Europa eta Ameriketako zenbait museotan banatua gaur egun. Agerikoak dira lan horretan iparraldeko tradizioko osagaiak: jantzi aberats oparoak, izadiaren deskribapen xehea, aurpegien eta gorputzen adierazkortasuna. Baina, aldi berean, nabarmena da italiar kutsuko klasikotasuna ere, areagotua erretaulako zenbait eszenatan erromatar monumentuak imitatzen dituzten irudien bidez.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josse Lieferinxe