Joseph Bech (Diekirch, 1887ko otsailaren 17a - Luxenburgo, 1975eko martxoaren 8a) luxenburgotar politikari eta abokatua izan zen. Luxenburgoko lehen ministroa izan zen 1926tik 1937ra eta 1953tik 1958ra.

Joseph Bech


Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioko Ordezkaria

1959ko apirilaren 21a - 1964ko irailaren 1a

17. Luxemburgeko lehen ministro

1953ko abenduaren 29a - 1958ko martxoaren 29a
Pierre Dupong - Pierre Frieden

15. Luxemburgeko lehen ministro

1926ko uztailaren 15a - 1937ko azaroaren 5a
Pierre Prüm - Pierre Dupong
minister for Justice (en) Itzuli

1923ko apirilaren 14a - 1925eko martxoaren 20a
President of the Chamber of Deputies (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaDiekirch1887ko otsailaren 17a
Herrialdea Luxenburgo
HeriotzaLuxenburgo1975eko martxoaren 8a (88 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFriburgoko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta abokatua
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniar Arkeologia Institutua
Europako Kontseiluko Legebiltzarra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Christian Social People's Party (en) Itzuli

Discogs: 4115608 Edit the value on Wikidata

Zuzenbide ikasketak egin zituen Friburgon eta Parisen eta 1914tik abokatu gisa lan egin zuen. Urte horretan sartu zen Diputatuen Ganberan, Eskuineko Alderdiko kide gisa.

Lehen ministro izan zen 1926tik 1937ra, eta, gainera, hainbat ministerioz arduratu zen, hala nola Kanpo Arazoetarako ministerioaz. Alemaniaren inbasioaren ondorioz 1940an Frantziara ihes egin zuen. Ondoren, Portugalera, Estatu Batuetara eta Londresera joan zen. Londresen erbesteko gobernuko Kanpo Arazoetako ministroa izan zen eta BENELUXen Ituna sinatu zuen 1944an.

Europar Batasunaren sortzailetzat jotzen da. Messinako Konferentzian parte hartu zuen 1955ean.

Berriro ere lehen ministro izan zen 1953tik 1958ra, eta Dipuratuen Ganberako buru izan zen 1958tik 1964ra. 1960an Karlomagno Saria jaso zuen.