Joseph-Louis Lagrange

Joseph-Louis Lagrange (Giuseppe Lodovico Lagrangia jaioa; Turin, 1736ko urtarrilaren 25a - Paris, 1813ko apirilaren 10a) italiar eta frantziar jatorriko matematiko eta astronomoa da, analisi matematikoan, mekanika klasikoan eta zerutiar mekanikan ekarpen nabarmenak egin zituena. Garrantzitsua da bere Mécanique analytique liburuan.

Joseph-Louis Lagrange

91. Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari

1795 - 1796
Jean Darcet (en) Itzuli - Pierre-Simon Laplace
Senatu kontserbadoreko kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiuseppe Ludovico Lagrangia
JaiotzaTurin1736ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Sardiniako Erresuma
 Frantzia  (1802 -
BizilekuaPiemonte
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1813ko apirilaren 10a (77 urte)
Hobiratze lekuaParisko Panteoia
Familia
Ezkontidea(k)Vittoria Conti (en) Itzuli  (1767 -  1783)
Adélaïde Le Monnier (en) Itzuli  (1792 -  1813)
Hezkuntza
HeziketaTuringo Unibertsitatea
Tesi zuzendariaGiovanni Battista Beccaria (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Siméon Denis Poisson
Giovanni Plana (en) Itzuli
Joseph Fourier
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Irakaslea(k)Giovanni Battista Beccaria (en) Itzuli
Leonhard Euler
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, astronomoa, fisikaria, politikaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Turin
Paris eta Berlin
Enplegatzailea(k)École normale supérieure
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakLeonhard Euler
KidetzaRoyal Society
Prusiako Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Bavariar Akademia
Edinburgoko Errege-elkartea
Frantziako Zientzien Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Accademia delle Scienze di Torino

Find a Grave: 21609 Edit the value on Wikidata

1755. urteaz geroztik irakasle izan zen Turinen eta 1766. urtean Berlingo Akademian Euleren ordez sartu zen; harekin batera ikerketa lan garrantzitsuak egin zituen matematikaren arlo askotan. Mekanika teorikoan oinarrizkotzat hartzen diren ikerketak ere egin zituen, besteak beste. Aldakuntzen kalkuluan, zenbakien teorian, aljebran eta probabilitateen kalkuluan egin zituen ikerketak halaber garrantzi handikoak dira. Aipagarria da 1788. urtean fisika teorikoari buruz idatzi zuen Mécanique analytique liburua.

Lagrangeren funtzioa (L) aldatu

Mekanika teorikoan, energia zinetikoaren (T) eta potentzialaren (V) arteko diferentzia adierazten duen funtzioa da: L=T-V. Koordenatu orokortuen funtzioan adierazten da.

Lagrangeren ekuazioak aldatu

Mekanika analitikoaren oinarrizko ekuazioak dira. Partikula sistema baten energia zinetikoa (T), koordenatu orokortuak (qi), indar orokortuak (Qi) eta denbora (t) erlazionatzen dituen ekuazioak dira. Sistemaren askatasun gradu bakoitzeko ekuazio bat izaten da.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph-Louis Lagrange